From Wikipedia, the free encyclopedia
Stir Crazy (euskaraz Seko Erotuak), Sidney Poitier bahamar-estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Gene Wilder eta Richard Pryor aktoreek antzeztu zuten.
Stir Crazy | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Stir Crazy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Buddy filma eta prison film (en) |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sidney Poitier |
Gidoigilea(k) | Bruce Jay Friedman (en) |
Antzezlea(k) | |
Gene Wilder Richard Pryor Georg Stanford Brown JoBeth Williams Craig T. Nelson Barry Corbin (en) Joel Brooks (en) Jonathan Banks Erland van Lidth Bill Bailey (en) Franklyn Ajaye (en) Henry Kingi Nicolas Coster Grand L. Bush Mickey Jones Lee Purcell Tony Burton Madison Arnold | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hannah Weinstein (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Harry Keller (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tom Scott |
Argazki-zuzendaria | Fred Schuler (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona eta Kalifornia |
Historia | |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) 1st Golden Raspberry Awards (en) Georg Stanford Brown |
Aurrez, Silver Streak (1976) filmean Wilder-Pryor aktore bikote komikoak lehenbizikoz elkarrekin antzeztu ondoren, film honetan bigarrengoz eta beste behin ere arrakasta handiz berrelkartu ziren.
AEB, New York. Skip Donahue (Gene Wilder) eta Harry Monroe (Richard Pryor) langabezian gelditu berri diren bi adiskide xelebre, hitzontzi eta lotsagabe batzuk dira, hiriaz nazkaturik Hollywoodera joatea erabakiko dute.
Kalifornia eguzkitxura furgonetaz doazela, Arizonako udalerri batean gelditu eta dirutxo estra bat lortzeko asmoz iragarki helburuetarako txoriz mozorrotu behar diren aldi baterako lan bat burutzea onartuko dute. Beren zorigaiztorako, udalerriko banku batean beren txori mozorro berdina daramaten bi lapurrek banku bat lapurtuko dute, horregatik poliziak bi adiskide xaloak lapurrekin nahastu eta atxilotu egingo dituzte. Baina beren zoritxarrak hasi besterik ez dira egin, bi dohakabeek 125 urteko kartzela zigorra jaso eta espetxeko bizimodu latzari aurre egin beharko baidiote.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.