Sublimazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sublimazioa edo sublimatzea egoera likidotik pasa gabe solidotik gasera igarotzean datzan materiaren egoera aldaketa da. Alderantzizko prozesua ere berdin izenda daiteke, hau da, gas egoeratik solidora igarotzen dena, baina kasu honetan zuzenagoa da alderantzizko sublimazioa erabiltzea.
- Artikulu hau kontzeptu kimikoari buruzkoa da; kontzeptu psikologikoa gaitzat duena beste hau da: «Sublimazio (psikologia)»
Sublimazioa gertatzeko substantzia solidoaren molekulak energia handiarekin bibratzen hasten dira, kohesio indarrak gainditu eta gas egoerara igaroz. Alderantzizko kasuan, gas egoeran dauden molekulak talka egiten dute egoera solidora igaroz.
Egoera aldaketa hauek tenperatura eta presio aldaketei esker lor daitezke. Hau hobeto ikusten da fase diagrama erabiliz.
Sublimazioa liofilizazioan erabilgarria da elikagai eta sendagai liofilizatuak lortzeko.