Susan George
From Wikipedia, the free encyclopedia
Susan George (AEB, 1934ko ekainaren 29a) analista politiko, filosofo eta idazle estatubatuarra da. 1999 eta 2006 urteen bitartean Frantziako ATTAC erakundeko zuzendariorde izan zen, eta egun, Amsterdameko Transnazionalen Institutuko plangintza zuzendaria da. George oso ezaguna da justizia soziala, hirugarren munduko pobrezia, garapen bidean dauden herrialdeen egoera eta kanpo-zorra bezalako gaien inguruan egindako lanagatik. Era berean, oso zorrotz kritikatu izan ditu Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa edota Mundu Merkataritzaren Erakundea bezalako eragileak. Frantzian bizi da gaur egun, nazionalitate bikoitzarekin.
- Artikulu hau analista politikoari buruzkoa da; ingeles aktorea gaitzat duena beste hau da: «Susan George (aktorea)»
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Susan George | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Akron, 1934ko ekainaren 29a (89 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Smith College Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola 1979) doctorate in France (en) Pariseko Letren Fakultatea |
Tesi zuzendaria | Anouar Abdel-Malek (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politologoa, ekonomialaria, soziologoa, akademikoa, filosofoa eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Demokrazia Europan 2025 Mugimendua |
Itxi