Terminologia lana
From Wikipedia, the free encyclopedia
Terminologia zientziaren, teknikaren, jakintza-alor edo giza-jardueraren esparru jakin bateko hizkera espezializatuan erabiltzen diren terminoen multzoa da, lehen adiera batean. Gainera, hizkera espezializatu horietako terminoak, euren osaketa, garapena, funtzionamendua, erabilera eta bilakaera aztertzen dituen disziplina zientifiko teorikoa ere bada. Azkenik, hizkera espezializatu bateko (adibidez, medikuntzako, informatikako, etab.) terminoak biltzen, definitzen eta aurkezten dituen jarduera praktikoa da; azken kasu honetarako, terminografia hitza ere erabiltzen da, eta hiztegi edo glosario espezializatuak dira haren emaitza praktikoa.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Terminologia–bildumak edo terminologia-bankuak tresna interesgarri bilakatu dira hizkuntzalaritzan. Itzulpen automatikoa, esaterako, terminologia-bankuak behar ditu oinarri moduan. Hala ere, terminologia ez da hizkuntza ezberdinen arteko aplikazio edota itzulpenetarako bakarrik erabiltzen: hizkuntza baten terminologia hizkuntza horren beraren onurarako ere kudeatu ahal da.