Termodinamikaren bigarren legea
Sistema batean gertatzen den prozesuaren oreka-egoera zein den zehazten laguntzen duen legea. Lege honek hainbat formulazio ditu, ezagunenak Clausiusena eta Kelvin-Planckena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Termodinamikaren bigarren legea era askotan enuntziatua izan da, ezagunena agian entropiari buruzkoa da: sistema isolatu baten entropia beti handiagotu egiten da balio maximo bat arte.
Lege honek oinarri enpirikoa du, behaketa bidez ateratakoa baita. Fisikako oinarrizko lege bat da eta ezin da besteetatik eratorri.