From Wikipedia, the free encyclopedia
The Babadook, Jennifer Kent australiar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Jennifer Kentek berak idatzitako Monster (Munstroa) kontakizunean oinarritua dago. Essie Davis, Noah Wiseman, Hayley McElhinney, Daniel Henshall, Barbara West eta Ben Winspear aktoreek antzeztu zuten.
The Babadook | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | The Babadook |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia eta Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jennifer Kent |
Gidoigilea(k) | Jennifer Kent |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Screen Australia (en) |
Ekoizle eragilea | Jan Chapman |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jed Kurzel (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Australia |
Argumentu nagusia | parental mental illness (en) , death of subject's partner (en) , trauma psikikoa, coming to terms with the past (en) , amatasuna, parent–child relationship (en) , coping (en) , dolua, haurren tratu txarra, behavioral disorder (en) eta Guraso bakarreko familia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | AACTA Award for Best Film (en) AACTA Award for Best Editing (en) AACTA Award for Best Original Screenplay (en) Jennifer Kent AACTA Award for Best Direction (en) Jennifer Kent AACTA Award for Best Actress in a Leading Role (en) Essie Davis AACTA Award for Best Production Design (en) |
thebabadook.com | |
Senarraren heriotz bortitza jazo eta sei urtera, Ameliak (Essie Davis) ezin izan dio zorigaiztoko egoerari bueltarik eman eta atsekabeturik jarraitzen du, baina Samuel (Noah Wiseman) semea haztea lortu du, ametsetan agertu eta biak hilko dituela mehatxatzen duen munstro batekin izuturik bizi den sei urteko mutikoa. Une horretantxe, etxean "The Babadook” izenburuko ipuin liburua agertuko da, eta Samuelek ametsetako izakia Babadooka dela usteko du. Orduan haluzinazioak kontrolagaitz bilakatu eta mutikoaren jokaera ustekabeko eta oldarkor bihurtuko da. Amelia geroz eta gehiago beldurtu eta semeari botikak ematera derrigortua egongo da. Baina, bat-batean, semeari eragiten dion izakia benetakoa izan daitekeela pentsatzen hasiko da Amelia, zerbaiten presentzia nabarituko du eta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.