From Wikipedia, the free encyclopedia
The Cotton Club 1984ko Francis Ford Coppola estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. James Haskins idazlearen izenburu bereko The Cotton Club eleberrian oinarrituta dago, 1920ko hamarkadan New York hirian ospetsu zen Cotton Club tabernan girotua. Richard Gere, Gregory Hines, Diane Lane eta Lonette McKee aktoreek antzeztu zuten.
The Cotton Club (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | The Cotton Club |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, krimenezko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Francis Ford Coppola |
Gidoigilea(k) | Francis Ford Coppola Mario Puzo William Kennedy |
Antzezlea(k) | |
Richard Gere Gregory Hines Diane Lane Lonette McKee James Remar Nicolas Cage (Vincent Dwyer (en) ) Bob Hoskins Tom Waits Julian Beck Joe Dallesandro Jennifer Grey Laurence Fishburne James Russo Allen Garfield Fred Gwynne Gwen Verdon Tucker Smallwood Thelma Carpenter Bill Cobbs Bill Graham Dayton Allen (en) Diane Venora Ed O'Ross (en) Giancarlo Esposito Lisa Jane Persky (en) Paul Herman Robert Earl Jones Woody Strode Mario Van Peebles Sofia Coppola Glenn Withrow Valarie Pettiford (en) Mark Margolis Kim Chan Rosalind Harris Jackée Harry Novella Nelson (en) John P. Ryan Gregory Rozakis Jimmy Slyde (en) Henry LeTang (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Evans |
Konpainia ekoizlea | American Zoetrope (mul) |
Edizioa | Barry Malkin (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Sylbert |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | Stephen Goldblatt |
Jantzi-diseinatzailea | Milena Canonero |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Nominazioak | Muntatze onenaren Oscar Saria 57. Oscar Sariak Barry Malkin (en) , Robert Q. Lovett (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 57. Oscar Sariak Richard Sylbert, George Gaines (en) Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) 5th Golden Raspberry Awards (en) Diane Lane |
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta George Gaines) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Barry Malkin eta Robert Q. Lovett).
1920ko hamarkada, New York. Cotton Club taberna Harlem osoko night club ospetsuena da. Bertara bizimodu ezberdineko bezeroak hurbiltzen dira: Dixie Dwyer (Richard Gere), musikari gisa arrakasta lortu nahi duen tronpeta-jotzaile galaia; Dutch Schultz (James Remar) gangsterraren bizia salbatu ondoren, bizian sekulako aldaketa izan duena; Sandman Williams (Gregory Hines), izar bilakatzea amesten duen afroamerikar dantzari bikaina; Vera Cicero (Diane Lane) Dutch Schultzen neskalaguna, Dixierekin duen amodio harremanaren ondorioz bere bizia arriskuan jarri duen neska gazte eder eta handigura.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.