The Pelican Brief (euskaraz: «Pelikano Txostena») 1993ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. John Grisham idazlearen The Pelican Brief eleberrian oinarritua dago. Julia Roberts, Denzel Washington, Sam Shepard, Hume Cronyn, Stanley Tucci, John Heard, John Lithgow, Tony Goldwyn, James Sikking, William Atherton eta Robert Culp aktoreek antzeztu zuten.
The Pelican Brief (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Alan J. Pakula |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | The Pelican Brief |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | action thriller (en) , film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma, krimenezko filma eta political thriller film (en) |
Iraupena | 135 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Pelican Brief (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | New Orleans |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alan J. Pakula |
Gidoigilea(k) | Alan J. Pakula John Grisham |
Antzezlea(k) | |
Julia Roberts Denzel Washington Sam Shepard Hume Cronyn Stanley Tucci John Heard John Lithgow Tony Goldwyn James Sikking William Atherton Robert Culp (Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea) Cynthia Nixon Jake Weber Anthony Heald John Finn Nicholas Woodeson Casey Biggs (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alan J. Pakula |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Tom Rolf (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Stephen Goldblatt |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Orleans eta Washington |
Sinopsia
New Orleans hiriko Tulaneko unibertsitateko Darby Shaw (Julia Roberts) kazetaritza ikasleak konspirazioan oianrrituta AEBko Gorte Goreneko Rosenberg (Hume Cronyn) eta Jensen (Ralph Cosham) epaileen hilketei buruzko teoria bat garatu du. Hilketen egileak jabetu eta Darbyren "Pelikano Txostena" delakoaren ondorioz hura hiltzeko asmoz jarraitu egingo dute, tartean Thomas Callahan (Sam Shepard) maitalea eta Tulaneko irakaslea erailez.
Gray Grantham (Denzel Washington) kazetariak "García" (Jake Weber) ezizenez sinatutako norbaitek bidalitako hilketa horiei buruzko informazioa jaso eta ikertzeari ekingo dio. Ondoren Darbyren deia jaso eta biak bizirik mantendu eta erditik kendu nahi dituzten pertsonaia boteretsu eta ilunei aurre egin beharko diete, nahas-mahas honetan Etxe Zuria, FBI, CIA eta abokatu despatxu garrantzitsuak daudelarik.
Aktoreak
- Julia Roberts - Darby Shaw
- Denzel Washington - Gray Grantham
- Sam Shepard - Thomas Callahan
- John Heard - Gavin Verheek
- Tony Goldwyn - Fletcher Coal
- William Atherton - Bob Gminski
- Stanley Tucci - Khamel "Sam"
- James B. Sikking - Denton Voyles
- Cynthia Nixon - Alice Stark
- Robert Culp - Runyan presidentea
- John Lithgow - Smith Keen
- Hume Cronyn - Juez Rosenberg
- Ralph Cosham - Juez Jensen
- Jake Weber - Curtis Morgan - "García"
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.