From Wikipedia, the free encyclopedia
The Talented Mr. Ripley (euskaraz Ripley jaunaren talentua) 1999ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren thriller psikologiko filma bat da. Bertan, Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zuten.
The Talented Mr. Ripley (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Talented Mr. Ripley |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma, eleberri batean oinarritutako filma, psychological thriller film (en) eta thrillerra |
Iraupena | 139 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ripley trebea |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Venezia eta Palermo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anthony Minghella |
Gidoigilea(k) | Patricia Highsmith Anthony Minghella |
Antzezlea(k) | |
Gwyneth Paltrow Jude Law (Dickie Greenleaf (en) ) Cate Blanchett Philip Seymour Hoffman (Freddie Miles (en) ) Jack Davenport Sergio Rubini James Rebhorn Lisa Eichhorn Philip Baker Hall Celia Weston Fiorello Stefania Rocca Giuseppe Fiorello (en) Ivano Marescotti Anna Longhi (en) Renato Scarpa Matt Damon (Tom Ripley (en) ) Gretchen Egolf Gianfranco Barra Deirdre Lovejoy Pietro Ragusa (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sydney Pollack Saul Zaentz (en) William Horberg |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Ekoizle eragilea | Sydney Pollack |
Edizioa | Walter Murch (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gabriel Yared |
Argazki-zuzendaria | John Seale |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York, Erroma, Sanremo, Venezia eta Italia |
Argumentu nagusia | engainua, double life (en) , gezurra, impostor (en) , high society (en) , playboy (en) eta upward social mobility (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Jude Law Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Roy Walker (en) , Bruno Cesari Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Ann Roth, Gary Jones Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Anthony Minghella Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Gabriel Yared |
miramax.com… | |
Patricia Highsmith idazlearen Ripley trebea eleberrian oinarritua dago. Aurretik, eleberri honen beste zinemaratze bat ere izana zen, hain zuzen ere, 1959an René Clémentek zuzendu eta Alain Delonek antzeztutako Plein soleil filma. Ripley Saileko beste hainbat filma ere egin izan direlarik. Hauetan, polizia eleberrietako ohiko protagonistak ez bezala, pertsonaia nagusia antiheroia da, izaera makiabelikoa eta nortasun sexual bikoitza duen gizonezkoa.
5 Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Aktore onenaren BAFTA Saria irabazi zuen (Jude Law).
Tom Ripley (Matt Damon), Manhattango zerbitzu enpresa bateko langile gazte eta oportunista bat da, festa batean pianoa jotzeko Princetongo jaka bat maileguan eskatzen duelarik. Festa ospatzen ari den etxaldeko jabe aberatsak Ripleyren jaka ikustean, Ripleyek jabearen Dickie semearen (Jude Law) laguna eta unibertsitateko gelakidea dela sinestarazten dio; orduan, aitak Ripley Italiara joan eta Dickie etxera ekarrarazteko mila dolar emango dizkio, honela Dickiek etxean familiako enpresa zuzendu eta gaixorik dagoen amarekin bere azken uneak igaro ditzan. Dickie, playboy eta bizizale bat da, Ripleyk Italian hura ezagutzean haren bizimodua eta Marge neska-lagunaz (Gwyneth Paltrow) oso erakarria sentituko da. Honela bada, Ripley bizimodu horretara berehala ohitu eta Dickieren lagun egingo da, harengatik adiskidetasuna baina zeozer gehiago ere sentituko duelarik. Bere sentimenduak ezagutaraztea derrigortua izatean, bizitza erabat aldatuko dion erabaki bat hartzeko abagunean egongo da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.