Tipperary konderria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tipperary konderriamap

Tipperary konderria (gaeleraz Contae Thiobraid Árann, ingelesez County Tipperary) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. Politikoki bi zatitan banaturik dago, bakoitzak bere gobernua daukalarik: Ipar Tipperary, erdi-mendebaldeko eskuladean egokitua eta Hego Tipperary, hego-mendebaldeko eskualdearen barenan dagoena.

Datu azkarrak Administrazioa, ISO 3166-2 ...
Tipperary konderria
 Irlandako Errepublika
Thumb Thumb
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
ISO 3166-2IE-TA
HiriburuaClonmel eta Nenagh
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°40′00″N 7°50′00″W
Thumb
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakWaterfordeko konderria, Corkeko konderria, Limerickeko konderria, Clareko konderria, Offalyko konderria, Laoiseko konderria eta Kilkennyko konderria
Demografia
Biztanleria158.652 (2011)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaT, TN eta TS
tipperarycoco.ie
Itxi

4.303 km²-ko azalera dauka eta 158.754 biztanle zituen 2011an.

Geografia

Irlandaren erdialdeko lautadan kokaturik dago Tipperary. Hala ere hegoaldean baditu hainbat mendilerro, Knockmealdown eta Galtee mendiak besteak beste. Azken honetan dago konderriko mendirik garaiena den Galtymore (919m). Suir ibaia muino artean egiten du Waterforderako bidaia. Honetaz gain Irlandako hirugarren aintzira hadiena den Derg aintzira ere bertan dago.

Historia

Tipperary izan zen normandiarren inbasioaren ondoren sorturiko lehenengo konderrietako bat. Hala ere gobernatzeko praktikotasunagatik 1836an Tipperary bitan banatu zen. Iparraldeko hiriburua Nenagh bihurtu zen eta hegoaldekoa Clonmel.

Banaketa administratiboa

Oraindik ere bi zatitan banatuta jarraitzen du konderriak, Ipar Tipperary eta Hego Tipperary. Hona hemen eremu bakoitzeko herri handienak:

Ekonomia

Konderriko ekonomiaren motorra Clonmel ingurua da. Bertan kokatzen dira lantegirik garrantzitsuenak: Magners Irlandako gas edo apardun sagardo marka eta Merck & Co. konpainia farmazeutikoa.

Abeltzaintza ere garrantzitsua da Tipperaryko konderrian, Golden Vale eremuan batez ere. Zaldien hazkuntzak fama handia du.

Jarduera ekonomikoetan aipagarria den hirugarren zutabea turismoa da.

Ondasun nabarmenak

Pertsonaia ezagunak

  • Laurence Sterne (1713-1768), idazlea.
  • John Desmond Bernal (1901-1971), zientzilaria.
  • Tony Ryan (1936-2007), Ryanair hegaldi konpainiaren sortzailea.
  • Frank Patterson (1938-2000), tenorea.
  • The Clancy Brothers (1955- ), irlandar folk musika taldea
  • Sean Kelly (1956-), txirrindularia.
  • Shane McGowan (1957-), abeslaria eta olerkaria.
  • Una Healy (1981- ), pop abeslaria.
  • Andrea Roche (?), modeloa.

Kirolak

Joko gaelikoak dira nagusi. Tipperary GAA taldeak 26 aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia eta 19 aldiz liga. Irlandako hiru talde handien artean dago Kilkenny eta Corkekin batera. Futbol gaelikoari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusian. 1895 eta 1900 urteetan kirol bietako txapelketa nagusiak irabazi zituen.

Zaldi lasterketek ere sona handia daukate. Horretarako badaude hipodromoak Thurles, Clonmel eta Tipperaryn.

Iruditegia

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.