From Wikipedia, the free encyclopedia
Top Hat (euskarazko Kopazko Kapela), 1935eko Mark Sandrich estatubatuar zinema zuzendariaren komedia musikal film bat da. Sándor Faragó antzerkigilearen Scandal in Budapest eta Aladar Laszlo antzerkigilearen A Girl Who Dares antzezlanetan oinarritua dago. Fred Astaire eta Ginger Rogers aktoreek antzeztu zuten.
Top Hat | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1935 |
Izenburua | Top Hat |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta musika-filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mark Sandrich |
Gidoigilea(k) | Allan Scott Dwight Taylor |
Antzezlea(k) | |
Ginger Rogers Fred Astaire Erik Rhodes Eric Blore Edward Everett Horton Helen Broderick (en) Lucille Ball Dennis O'Keefe (en) Gino Corrado Tom Ricketts Leonard Mudie | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pandro S. Berman |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | William Hamilton (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Van Nest Polglase (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Irving Berlin |
Argazki-zuzendaria | David Abel (en) |
Koreografoa | Hermes Pan |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Venezia |
Historia | |
Nominazioak | |
Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Carroll Clark eta Van Nest Polglase), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Irving Berlin, "Cheek to Cheek") eta Dantza zuzendaritza onenaren Oscar Saria (Hermes Pan, "Piccolino" eta "Top Hat").
Jerry Travers (Fred Astaire) estatubatuar musikal komediaren izarra Londresera iritsi eta bere musikalaren ekoizlea den Horace Hardwicken (Edward Everett Horton) gelan ostatu hartu du. Halabeharrez, beheko gelan ostatu hartu duen Dale Tremont (Ginger Rogers) modelo ederra ezagutuko du. Neska, nahastu, eta Hardwick dela pentsatuko du, eta ezkondua dagoela jakitean, benetan, eta hark jakin ez arren, bere laguna den Madgekin (Helen Broderick), Jerryri ezezkoa eman eta bere nagusia den Alberto Beddini (Erik Rhodes) jostunarekin Veneziara bidaiatuko du, bertan harekin ezkonduz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.