Trebiñu (barrendegia)
Arabako lurraldeetan dagoen Burgosko barrendegia da, / From Wikipedia, the free encyclopedia
Trebiñu edo Uda[1][2] Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon) barrendegia da, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik Arabako parte dena. Gasteiztik 15 kilometro hegoaldera dago, eta 279,58 kilometro karratuko hedadura du.[3] Iparraldean Gasteiz mendiek eta hegoaldean Toloño mendilerroak mugatzen dute lurraldea.
- Artikulu hau Trebiñu barrendegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trebiñu (argipena)».
Barrendegia bi udalerrik osatzen dute: Trebiñu (260,71 km²)[4] eta Argantzon (18,87 km²).[4] Bertako biztanleek hainbatean eskatu dute lurraldea Arabari batzea.[5]