Troposferaren goi-muga, estratosferaren azpian (lurrazaletik 15-20 km ingurura ekuatorean eta 10 km ingurura poloetan). Gradiente bertikalaren bat-batean txikitzeak adierazten du haren presentzia. From Wikipedia, the free encyclopedia
Tropopausak troposferaren eta estratosferaren arteko muga adierazten du. Muga hau faktore nagusi batek kokatu zuen: tenperaturaren joeraren aldaketa bortitzak. Troposferan, tenperaturaren joera garaiera handitzean hozten joatea da. Estratosferan aldiz, kontrakoa: berotzen joatea. Estratosferaren beheko aldean tenperatura konstante mantentzen da berotzen hasi aurretik. Beraz, tenperaturak hozteari utzi eta konstante mantentzen den lekuari tropopausa deitu zaio.
Azpimarratzekoa da ere, tenperatura ezberdintasun horren ondorioz, troposferako aire masak ezin direla estratosferara igo: hain zuzen ere, aire beroa bera baino hotzagoa den aire masa batez inguratua badago, goraka igoko da, bai; baina estratosferako airea troposferakoa baino beroagoa denez, beheko geruzatik datozen aire masa beroak tropopausan geratzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.