Txantiloi:Gertaerak/6/6
From Wikipedia, the free encyclopedia
- 1761 - Mundu osoko astronomoek behatu ahal izan zuten Artizarraren lehen trantsitua izan zen.
- 1808 - Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan.
- 1944 - Bigarren Mundu Gerrako E-Eguna (irudian): 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
- 1946 - NBA saskibaloi-liga amerikarraren sorrera.
- 1949 - George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
- 1982 - Libanoko gerra hasi zen: Israelgo armadak, Ariel Sharon Defentsa Ministroaren agindupean, Libano hegoaldea inbaditu zuen, Beirut hiribururaino iritsiz.