From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontinenteak ozeano eta itsasoek inguratzen dituzten lur-eremu zabalak dira; lurraren azaleko alde solidoa, bestela esanda. Nolabait, esan daiteke Lurreko erliebe-unitate nagusiak direla.
Gure tradizioan, bost kontinente daudela esan ohi da: Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ozeania, baina Antartika ere gehitu behar da.
Beste tradizio batzuetan, Amerika bi kontinentetan banatzen dute: Ipar Amerika eta Hego Amerika; beraz, horien arabera, zazpi kontinente daude. Hala egiten dute herrialde anglosaxoietan, adibidez.
Bestalde, zientzialarien arabera, Europak eta Asiak kontinente bakarra osatzen dute, Eurasia izenekoa.
Kontinente gehienak elkarrengandik nabarmenki banatuta daude. Horrela, Afrika eta Europa Gibraltarko itsasarteak banatzen ditu; Afrika eta Asia, berriz, Suezeko kanalak banatzen ditu; eta Ipar Amerika eta Asia, aldiz, Beringeko itsasarteak. Baina Asia eta Europaren arteko banaketa ez da nabarmena; hau da, ez da naturala, kulturala baizik: Ural mendietan jarrita dago bi kontinenteen arteko muga, Errusian, herrialde horretako zati bat Europan eta bestea Asian utziz; hori hala da, XIX. mendeko errusiarrek Europan kokatu nahi zituztelako biztanle gehienak errusiarrak zituzten lurraldeak, eta Asian, aldiz, beren inperioak konkistatu eta kolonizatu zituen lurrak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.