Sopranoa oso ahots altua duen emakume abeslari bat da. Sopranoen ahots-tinbrea oso argia eta distiratsua da; horregatik, haiek izan ohi dira melodia nagusia kantatzen dutenak koru zein operetan.

Thumb
Ainhoa Arteta sopranoa Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin abesten.

Abesten duten mutil eta neska gazteek ere soprano ahotsa dute, haien ahotsak altuak direlako. XVII eta XVIII. mendeetan, musikan castratiak deitutako gizonak existitzen ziren, soprano ahotsa zutenak.

Soinu altua sortzen duten musika-tresna batzuei ere soprano deitzen zaie. Adibidez, saxofoi sopranoaren izena hortik dator.

Soprano hitzaren jatorria italiarra da, eta italieraz “goikoa” esan nahi du, eta partituraren goiko melodiari egiten dio erreferentzia.

Historian, ospetsuak izan diren soprano ugari egon dira; adibidez, Maria Callas, Monserrat Caballé eta Ainhoa Arteta tolosarra.



Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.