From Wikipedia, the free encyclopedia
Substantzia kimikoa konposizio zehatzeko materia homogeneoa da, eta formula kimikoen bidez adierazten dugu. Horrez gain, ikusi, uki edo neur dezakegun gauza fisikoa da. Sustantziak atomo berdinez (elementu kimikoak) edo atomo ezberdinez (molekulak) osatuta egon daitezke; esate baterako, burdina, merkurioa, edo ura eta airea. Oro har, egoera fisiko likido, solido, gaseoso edo likatsuan egon daitezke; eta fase batean egotetik beste batera egotera pasa daitezke. Horrela, ura eta lurruna substantzia kimiko bereko bi forma desberdin dira.
Kimikan, substantzia sinpleena elementu kimikoa da. Naturan, ehun elementu kimiko inguru daude; baina, horietatik, 50 inguru dira erabilienak edo ezagunenak. Gainerakoak, sintetikoak eta oso arraroak dira. Elementu kimikoak era eta proportzio askotan konbinatzen dira elkarren artean, eta elkarketa horiei esker daude hainbeste gorputz edo substantzia. Dena dela, gorputzen artean, bereizketa nabarmen bat egin daiteke: substantzia edo gai sinpleak, eta konposatuak.
Substantzia puruak bi eratakoak izan daitezke: elementuak (gai sinpleak) ala konposatuak; baina ezin dira prozesu fisikoen bidez bereizi (deskonposatu). Hala ere, erreakzio kimikoen bitartez, posible da substantzia puruak zer osagai dituen bereiztea. Baina oinarrizko elementua (gai sinplea) bada, ezin da osagaietan deskonposatu, substantzia soila delako. Azkenik, substantzia konposatua bada, osagaietan bereiz dezakegu. Osagaietan bereizita, substantzia osatzen duten elementuak lortzen ditugu.
Nahasketa da substantzia puru biren edo gehiagoren konbinazioaren emaitza, eta homogeneoa edo heterogeneoa izan daiteke. Nahasketaren osagaiak hainbat prozesu fisikoren bidez bereiz ditzakegu, hala nola distilazioa, lurrunketa, filtrazioa, dekantazioa, kristalizazioa eta imantazioa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.