Txikipedia:Ameriketako Estatu Batuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ameriketako Estatu Batuak (laburtuta, AEB) Amerika iparraldeko herrialde bat da.
Ameriketako Estatu Batuak | |||
| |||
Hizkuntza ofizialak Hiriburua |
Ingelesa Washington D.C. | ||
Eremua Gobernua |
9.826.675 km2 Errepublika federala | ||
Biztanleria Herritarra |
321.163.157 Estatubatuarra | ||
Ordu eremua Dirua |
UTC −5/−10 Dolarra |
Washington DC da haren hiriburua, baina New York da biztanle gehien dituen hiria.
Herrialdeak 321 milioi biztanletik gora ditu.
Estatu Batuak izena du 50 estatuk osatuta dagoelako; estatu hitzak bere burua gobernatzen duen lurralde bateko egitura politikoa esan nahi du; izan ere, estatu bakoitzak badu halako aginte-maila bat zenbait esparrutan, heziketan, kulturan edo polizian, esate baterako. Baina estatu horiek ez dira erabat burujabeak edo independenteak; federaturik (hau da, elkarturik edo baturik) daude herrialde bakar baten barruan, eta herrialde horrek agintea du estatu federatuen gainetik esparru edo alor garrantzitsu askotan, defentsa, ekonomia, zergak edo nazioarteko harremana, adibidez.
XIX eta XX. mendeetan euskaldun asko joan ziren AEBetara, lanera, batez ere mendebaldeko estatuetara (Kalifornia, Nevada, Idaho...). Askok artzaintzan lan egin zuten.
Gaur egun 58.000 hiritar inguruk euskal jatorria daukate.
Horietako batzuk dira John Garamendi eta Pete Cenarrusa politikariak, edo Franchy Bordagaray beisbol jokalaria.Ingelesa da hizkuntza nagusia, baina biztanle askoren lehen hizkuntza gaztelania da, batez ere hegoaldeko estatuetan.