Txikipedia:Angelu (geometria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Angelu esaten zaio plano batean elkar ebakitzen duten bi zuzenek mugatzen duten espazioari. Angelua osatzen duten zuzenak angeluaren aldeak dira, eta elkartzen diren puntuari erpina esaten zaio.
Angeluak puntu batetik (erpinetik) abiatzen dira eta bi lerro dituzte, puntu horretatik irteten direnak eta arku batez irudikatutako irekiera sortzen dutenak. Arku horren irekidura zenbatekoa den adierazten du angeluak. Angelu bat neurtzeko unitatea graduak dira, eta, horregatik, graduatzailea deitzen da angeluak neurtzeko erabilitzen dugun tresna.
Angeluaren kontzeptua geometriari dagokio, matematikarenadarretako bati; baina beste arlo batzuetan ere aplikatzen da, hala nola ingeniaritzan, optikan edo astronomian.