Txikipedia:Basamortu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Basamortua oso lurralde lehorra da. Euri gutxi egiten duenez, landareak eta animaliak urriak dira; intsektuak, sugeak eta beste narrasti batzuk besterik ez dira bizi horietan. Gameluak ez dira bizi basamortuetan, baina oso ondo egokituta daude basamortuetako gogortasuna denbora luzez jasateko, baita edan gabe ere; horregatik gizakiak aspalditik erabili izan ditu basamortuak zeharkatzeko.
Basamortuetan, ezinezkoak izaten dira, beraz, nekazaritza edo abelazkuntza, eta, ondorioz, haietan ia ez da gizakirik bizi. Dena dela, teknologiaren laguntzaz, gaur egun badira basamortuan dauden eremu batzuk gizakiak bertan bizitzeko prestatu direnak; baina oraindik oso gutxi dira.