Txikipedia:Goi Erdi Aroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Goi Erdi Aroa Europako Erdi Aroaren garai bat da, Inperio Karolingioa 843. urtean desegin zenetik gurutzadak hasi arte, 1100. urtera arte.
Garai honetan, hiru espazio handi egon ziren elkarrekin bizitzen, politikoki eta ideologikoki banatuta, tentsioan baina baita nolabaiteko orekan ere:
- Europa kristau latindarra, feudalismoa deituriko sistema politiko, sozial eta ekonomikoarekin.
- Bizantziar Inperioa, antzinako Ekialdeko Erromatar Inperioaren jarraipena, alegia.
- Espazio musulmana, Islam izenarekin ere deitua, erlijio horren (Islamaren) sorrerarekin zabaldu zena, arabiar penintsulatik mendebalderantz, eta ondorioz Mediterraneoko zati handi bat okupatu zuen, baina ekialderantz ere zabaldu zen, Indiaraino.