Txikipedia:Hamabi mahatsak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hamabi mahatsak jatea Gabonzaharreko tradizioa da. Gaueko 12ak jotzean, irratiz edo telebistaren bitartez kanpaiak jotzen duten bitartean mahatsak jaten joan behar da. Tradizioaren arabera, horrela egileak urteberrian zorte ona izango du.
Jatorriz, Espainiako tradizioa da eta handik Euskal Herrira ez ezik Filipinetarantz eta Hispanoamerikarantz ere zabaldu da.