Txikipedia:Johannes Gutenberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg (Mainz, Alemania, 1398 inguru - 1468ko otsailaren 3a) asmatzailea izan zen. Inprimaketaren teknologia landu zuen, eta tinta asmatu. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen. Haren lanik ezagunena lehendabiziko Biblia inprimatzea izan zen, 1445ean, Mainzen.