Txikipedia:Laura Mintegi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia), 1955eko urriaren 26an jaiotako euskal idazle, irakasle eta politikari bat da. Jaiotzez nafarra da, baina txikitatik Bizkaian bizi izan da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Laura_Mintegi_%28cropped%29.jpg/640px-Laura_Mintegi_%28cropped%29.jpg)
Historian lizentziaduna eta Psikologian doktorea da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.
Literatura-sari batzuk irabazi ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria.
Hainbat irrati eta telebista saiotan parte hartu du (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia), baita idatzizko hedabide askotan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).