Txikipedia:Marrazo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marrazoa arrain mota bat da. Hezurrak bigunak ditu; zehazki, kartilagozkoak. Haragijalea da, beste arrainez elikatzen da, eta 50 km/h abiadura har dezake. Hortzak triangelu formakoak ditu, gure letaginak bezalakoak. Gainera, hortzak guk bezala ilaratan antolatuta dituzte. Marrazoek ez dute ondo ikusten, baina usaimen eta dastamen oso ona dute. Uretan dagoen odol tanta bat usaindu dezakete oso urruti egonda. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat. Marrazoek hogeita hamar urte inguru irauten dute bizirik.