Txikipedia:Monarkia konstituzional
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monarkia konstituzionala estatu batzuetan indarrean dagoen sistema politiko mota bat da; antolaketa edo sistema politiko honetan, monarka bat (erregea edo erregina) da estatuburua, baina haren botereak oso mugatuta daude konstituzio baten bidez; horregatik, monarkia konstituzionalaren sistema politikoa duten herrialdeetan, benetan gobernatzen duena herriak demokratikoki aukeratutako gobernua da. Monarkia konstituzionala monarkia absolutuaren kontrakoa da.
Monarkia konstituzionalean, botereak bananduta daude: adibidez, legeak egiteko boterea (botere legegilea) ez dago monarkaren esku; legeak parlamentuan eztabaidatzen eta onartzen dira, eta gobernuak (botere betearazleak) jartzen ditu indarrean, monarkaren sinadurarekin edo haren izenean.