Txikipedia:Pinu gorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pinu gorria (Pinus sylvestris), pinuen familiako zuhaitz-erako espeziea da. Beste pinu espezie batzuetatik desberdintzeko erraza da, bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranja direla eta. Zuhaitz hau, 30 metro neurtzera iritsi daiteke eta pinu gehienak bezala, hazkuntza azkarrekoa da, beraz, urtean bataz beste 60 cm hazten da. Eurasiako iparraldean hazi ohi da.