Txikipedia:Rita Hayworth
From Wikipedia, the free encyclopedia
Margarita Carmen Cansino, (Brooklyn, 1918ko urriaren 17a - New York, 1987ko maiatzaren 14a), ezagunagoa Rita Hayworth izenaz, aktore eta sex symbol estatubatuarra izan zen. Baina aurretik abeslaria eta dantzaria ere izan zen.
Bere azken urteetan bere alaba Yasminek zainduta eta lagunduta, Rita Hayworth erdi koma batean erori zen 1987ko otsailean. Zoritxarrez, hilabete batzuk geroago hil egin zen, 1987ko maiatzaren 14an, 68 urte zituela, Alzheimer gaixotasunaren ondorioz.