Txikipedia:Txerto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txertoa gorputzean sartzen den prestakin bat da, gaixotasun edo gaitz jakin batzuen aurrean (mikrobioek sortutako gaitzen aurrean) babesa emateko.
Txertoek gaixotasun infekziosoak (hots, mikrobioek sortutakoak) ekiditen dituzte. Txertoek ez dute sendatzen, prebentiboak dira, gaitza agertu aurretik jarri behar dira.
Txerto unibertsal eta bakarrik ez dago; horregatik, txerto bakoitzak gaixotasun baten aurrean du eraginkortasuna.
Txertoak bi modutara har daitezke: batzuk ahoz, beste batzuk orratz baten bidez odolean sartuz, eta beste batzuk azalean ebaki txiki bat eginez.