Txikipedia:Ur-igel arrunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur-igel arrunt edo iberiarra (Pelophylax perezi), igelen familiako animalia anfibio bat da eta ornodunen taldean kokatzen da. Horrek esan nahi du bizkarrezurra duela bere gorputzari eutsi ahal izateko.
Izenak dioen moduan, uretan ematen du bere bizitzaren gehiengoa ur-igel iberiarrak eta urte guztian zehar izaten da aktiboa, leku hotzetan eta ur gazietan izan ezik. Hau da, igelak ezin dira itsasoan edo ur gazietan bizi.
Jaiotzean, zapaburuak uretan egiten du bizitza arrainen moduan, baina metamorfosia egiten duenean, lehorrean bizitzera pasatzen da. Hala ere, ura behar duenean, uretara joaten da.