Txikipedia:Zagreb
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zagreb Europako hegoaldeko hiri bat da, Kroaziako hiriburu eta hiririk handiena. Herrialdeko iparraldean dago, Esloveniako mugatik hurbil. 2018ko datuen arabera, 809.000 biztanle inguru ditu. Hiriaren metropoli-eremua kontatuz, 1,1 milioi biztanle bizi dira bertan: Kroaziako biztanleen laurden inguru da hori.
Hiriak garrantzia du Europa barruko garraiorako eta ekonomiarako; hainbat autopista eta trenbide igarotzen dira Zagrebetik, Europa erdialdea, Mediterraneoa eta Balkanak lotzeko. Botikak eta sendagaiak egiten dituzten enpresa aipagarri batzuk daude hiri honetan; baita makinak eta aparatu elektrikoak egiten dituzten enpresak ere.