Txirrista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txirrista jolasteko egitura bat da, haurrentzako jolastoki eta ur-parkeetan kokatua dagoena. Gainazal zeihar eta irristakor batez osatuta dago. Txirristako goi aldera eskaileraz heldu ohi da, ondoren, txirristan behera irristatzeko. Ur parkeetako txirristek urmael batera eramaten dute haurra.