Vademecum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vademecum (latinezko vade mecum lokuziotik; euskaraz etorri nirekin) diziplina batean erabiltzen diren zerrenda, formula eta bestelako argibideen bilduma idatzia da, buruz gogoratzen zailak baina diziplinaren jardunean maiz erabiltzen direnak. Ohikoak dira medikuntzako vademecumak, medikuak eskura dituen botiken zerrenda eta horien erabilera zehazten dituztenak.