Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen da gero, adibidez Wikipedian.[1][2] Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.

Quick facts:  Wikidata, Jatorria, Sortzailea, Egilea,... ā–¼
 Wikidata
Jatorria
SortzaileaWikidata editors (en) eta Wikimedia Deutschland (en)
EgileaWikimedia community (en) eta Wikidata editors (en)
Sorrera-urtea2012
Honen izena daramawiki eta datu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Software motoreaWikibase eta MediaWiki
Egile-eskubideakcopyrighted, dedicated to the public domain by copyright holder (en)
LizentziaCC0 eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea
Deskribapena
Honen parte daweb semantiko
Linked Open Data cloud diagram (en)
Kokapena
JabeaWikimedia Fundazioa
Ekoizpena
GaratzaileaWikimedia Deutschland (en) eta Wikimedia Fundazioa
Fikzioa
Erabiltzen dudata donation (en) eta Wikibase
Argumentu nagusiaDatu Lotu Irekiak
Historia
Gertaera nabarmenak2015eko urriaren 29a
urteurren
QID milestone (en)
2016ko urriaren 29a
urteurren
Aurkezpen ā€” Berlin
Jasotako sariak
Open Data Award
Open Publishing Awards (en)

wikidata.org
Close ā–²

Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.

Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.

Antzekoa da Wikimedia Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.

Oops something went wrong: