![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/09/Willem_de_Kooning_in_his_studio.jpg/640px-Willem_de_Kooning_in_his_studio.jpg&w=640&q=50)
Willem de Kooning
From Wikipedia, the free encyclopedia
Willem de Kooning (Rotterdam, Herbehereak, 1904ko apirilaren 24a - Long Island, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko martxoaren 19a) margolaria eta eskultorea izan zen. Sortzez herbeheretarra, estatubatuar herritartasuna hartu zuen. Estilo espresionista abstraktua landu zuen, eta eragin handia izan zuen ondorengo margolariengan eta margolaritza estiloetan.
Willem de Kooning | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Willem de Kooning |
Jaiotza | Rotterdam, 1904ko apirilaren 24a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | East Hampton (New York), 1997ko martxoaren 19a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elaine de Kooning (1943 - 1989) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Willem de Kooning Academy (en) ![]() Grand Central School of Art (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa nederlandera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, diseinatzailea, marrazkilaria eta grabatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Rotterdam Brusela Erroma East Hampton (New York) Hoboken (New Jersey) eta New York |
Enplegatzailea(k) | Black Mountain College (en) ![]() |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Abstract Artists (en) ![]() Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua action paintinga |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza arte abstraktua Arte figuratiboa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
1934 aldera hasi zen estilo abstraktuan margotzen, eta, handik hamar bat urtera, abangoardiako pintore garrantzitsuenetako bat zen, espresionismo abstraktuaren barruan. 1930 eta 1940ko hamarraldietako De Kooningen margolanetako gaiak gizona, emakumea eta abstrakzioak izan ziren. 1946an, zuri-beltzezko abstrakzio-sail luzeak margotu zituen. Haren lanak geroz eta bortitzagoak bilakatu ziren, eta, 1953an egin zituen erakusketetan, eztabaida handiak piztu ziren emakume-irudi gordinak zirela eta. Gerora, buztinezko eskulturak egiten hasi zen, eta estilo txukunagoan pintatu zuen. Azken urteak Alzheimer gaixotasunaren mendean egin zituen. De Kooningen margolan aipagarrienetakoak dira Bi gizon zutik (1938), Emakumea (1940), Aingeru arrosak (1945), Ostiral beltza (1948), Postontzia (1947-48), Asheville (1948-49), Hondeaketa (1950), Emakumea II-VI (1952-53), Bi emakume landan (1954), Pastorala (1963), Emakumea eta haurra (1967), Ikustaldia (1967).