From Wikipedia, the free encyclopedia
Yersinia enterocolitica Yersinia generoko bakterioa da, Enterobacteriaceae familian sailkatzen dena. Patogenoa da, eta yersiniosi izeneko gaitza sortzen du.
Yersinia enterocolitica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Yersiniaceae |
Generoa | Yersinia |
Espeziea | Yersinia enterocolitica [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
1939an Schleifstein eta Coleman ikerlariek lehenbizikoz deskribatu zuten bakterio hau, eta Bacterium enterocoliticum deitu zioten.
Yersinia enterocolitica bazilo Gram negatiboa da. Ez da mugikorra 37º C-tan hazten denean, baina 30º C-tik behera mugikorra da (aparteko ezaugarria bakterioen artean). Espektro termiko zabal batean hazten da (3º C-tik 42º C-etaraino); psikrofilo fakultatiboa da, eta 4º C-tan hazi daiteke, hozkailuko tenperaturetan (hau ez da oso ohikoa janari-intoxikazioak sorten dituzten mikrobioen artean).
Glukosa hartzitzen du, gasik sortu gabe (edo oso gas gutxi). Laktosa, aldiz, ez du hartzitzen. Andui gehienak ureasa (+) dira.
Lurzoruan eta uretan bizi da, eta baita animalia askoren hesteetan ere. Ingurugiro naturaleko andui gehienak ez dira patogenoak, baina ugaztunen (eta batez ere, txerrien) heste-traktuan bizi diren askok yersiniosia eragiten dute.
Yersiniosia gaixotasun gastrointestinala da, umeak batik bat -baina ez soilik- jotzen dituena. Infekzioak enterokolitisa sortzen du, eta ur edo janari kutsatuen bidez (pasteurizatu gabeko esnea, ostrak, eta -batez ere- txerri haragia edo txerrikien bidez) harrapatzen da [1]. Yersiniosia zoonosi bat da.
Bakterio eragilea tenperatura hotzetan bizi daitekeenez, yersiniosiaren kasuak ugariagoak dira lurralde hotzetan beroetan baino (Europako iparraldean, esaterako) [2].
Yersinia enterocoliticak enterotoxina bat ekoizten du, termoegonkorra, sindrome diarreikoa eragiten duena. Antza, bakterioak plasmido bati zor dio bere birulentzia (plasmidodunak ez diren anduiak ez baitira patogenoak).
Beherakoak, sukarra eta -batzuetan- apendizitisaren antzeko sabelmina dira gaitzaren sintomak. Kasu gutxitan bakterio patogenoak septizemia eragin dezake. Gaitza ez da larria, eta -septizemia edo adenitis mesenterikoa agertzen ez bada- antibiotikorik gabe berez sendatzen da.
Ez da arraroa infekzioak ondorio iraunkorragoak eragitea, poliartritis erreaktibo edo beste hanturazko gaitzak, esaterako [3].
Gizabanako eramaileak (bakterio patogenoa haien heste lodian dutenak gaitzaren sintomak eduki gabe) oso arriskutsuak dira janariak manipulatzen dituztenean, eta yersiniosi kasu batzuen jatorrian daude (beste hainbeste gertatzen da Salmonella bakterioaren eramaileekin ere)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.