![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3a/Frakzioak_zer_dira%253F_Nola_erabitzen_dira%253F_Azalpena_adibidearekin%2521%2521.webm/640px--Frakzioak_zer_dira%253F_Nola_erabitzen_dira%253F_Azalpena_adibidearekin%2521%2521.webm.jpg&w=640&q=50)
Zatiki (matematika)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aritmetikan, zatikia, frakzioa edo zatikizko zenbakia osotasun baten zati bat adieraz dezakeen zenbaki bat da. Adibidez, 1/2 zatikiak guztirakoa bi zatitan egin eta zati horietako bakoitzaren neurria edo kopurua adierazten du. a/b zatikian, a zatikizuna (edo zenbakitzailea) da eta b zatitzailea (edo izendatzailea). a/b zatikia izateko gainera, a eta b zenbaki osoak izan behar dira (horrela 1,56/2 ez da zatikia [1]). Zatikiei zenbaki arrazional ere deritze, baina zatiki izendapena aritmetikan erabiltzen da gehienbat eta zenbaki arrazional izena matematika abstrakturako uzten da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Jakindun_logoa.png/33px-Jakindun_logoa.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b9/Cake_quarters.svg/320px-Cake_quarters.svg.png)