Zenbakiak (Biblia)
laugarren liburu Bibliaren, konpost 36 kapituluen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenbakien liburua Bibliako laugarren liburua da, Itun Zaharrekoa. Pentateukoaren, hau da, judutarren legeko liburuetako bat da. Tradizioaren arabera, Moisesek idatzi zuen, gutxi gorabehera K.a. 1300 urte inguruan.
Zenbakiak (Biblia) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | בְּמִדְבַּר eta Numeri | |||
Atalak | 36 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Historical books (en) eta liburu santua | |||
Telesaila | Tora | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Tora Tanakh Itun Zaharra Catholic Old Testament (en) Hexateuch (en) Pentateuko | |||
kronologia | ||||
|
Zenbakien liburua izena grekora itzuli zuenak jarri zion, bertan Israel Zaharraren inguruko kontaketa zehatzak agertzen baitira: tribuetako eta taldeetako buruzagiak, konkistatu beharreko herriak, sakrifizioan eskaini beharreko abere kopurua...
Israeldarrek Egiptoren menpeko morrontzatik atera eta Palestinako lurraldeetara bidean igarotako lekuen zerrenda agertzen da, baita gizarte antolaketako hainbat datu eta zehaztasun ere. Liburuaren helburua Jainkoak zehaztutako herri antolaketaren berri ematea da; hamabi leinuetan antolatutako herria Jainkoak beretzat aukeratu du eta Abrahamen ondorengo izendatzen dira. Israelen lurrean bizi diren guztiek Legea bete behar dute eta herri bakarra osatzen dute Jainkoaren aurrean.