Zifratze
mezuaren pribatutasuna babesteko sistema, gako sekretu eta algoritmo baten bidez mezua eraldatu egiten da eta mezua ulertezin bihurtzen da, gako sekretua ezagutzen ez bada / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kriptografian, zifratzea (edo enkriptatzea) informazioa kodetzeko prozesua da. Prozesu horretan informazioaren jatorrizko errepresentazio baliokidea den beste batez ordezkatzen da. Azken horri testu zifratu esaten zaio. Teorikoki, baimendutako agenteek baino ezin dute deszifratu lortutako testua eta jatorrizkoa testua atzera eskuratu. Zifratzeak ez ditu berez interferentziak eragozten, baina eduki ulergarria ukatzen dio balizko intertzeptoreari ukatzen dio.
Arrazoi teknikoak direla eta, zifratze-sistema batek gako sasi-zorizko bat erabiltzen du normalean. Gako hori algoritmo batez lortu ohi da. Mezua gako hori gabe deszifratu daiteke, baina, ongi diseinatutako zifratze-sistema batean, baliabide konputazional eta trebetasun handiak behar dira. Baimendutako hartzaile batek erraz deszifratu dezake mezua, sortzaileak hartzaileei emandako gakoarekin
Historikoki, zifratzeko hainbat modu erabili izan dira kriptografian. Zifratzeko lehen teknikak sarritan erabili ziren eremu militarrean. Ordudanik, teknika berriak agertu dira eta konputazio modernoan ohik bihurtu dira.[1] Zifratze-sistema modernoek gako publikoa eta gako simetriko kontzeptuak erabiltzen dituzte.[1] Zifratzeko teknika modernoek segurtasuna bermatzen dute, gaur egungo konputagailuak ez baitira eraginkorrak zifraketa apurtzen.