From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirriborro eskarlata (ingelesez: A Study in Scarlet) Arthur Conan Doylek idatzitako eleberri bat da. Beeton's Christmas Annual aldizkarian argitaratu zen, 1887ko azaroan. Hurrengo urtean liburu gisa argitaratu zen. Sherlock Holmes eta Watson Doktorea agertzen diren lehen aldia izan zen.
Zirriborro eskarlata | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Arthur Conan Doyle (1887) |
Argitaratze-data | 1887 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | A Study in Scarlet |
Argitaletxea | Ward, Lock & Co. (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Zirriborro eskarlata |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Argitaratze-data | 1989 |
Bilduma | Enigma |
Orrialdeak | 149 |
ISBN | 8487484018 |
Istorioa 1878an hasten da, Watson Doktoreak lagun batekin topo egiten duenean. Hura Armadatik erretiratu da gerrako zauri batengatik. Bizitzeko leku bat bilatzen ari denez, lagunak Sherlock Holmes izeneko ezagun bat ere leku bila dabilela esan dio. Sherlock Holmes eta Watson Doktorea Baker kaleko 221B etxean hasiko dira bizitzen elkarrekin. Egun batean, Scotland Yardetik mezu bat heltzen zaie hilketa baten berri emanez.
2019an Denonartean eta Igela argitaletxeek itzulpen eguneratu bat argitaratu dute Estudio eskarlata izenburupean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.