Électricité de France

From Wikipedia, the free encyclopedia

Électricité de France
Remove ads

Électricité de France (EDF) Frantziako argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzailea da. Sozietate anonimo gisa eratua da eta haren kapitalaren % 80 estatuarena da. Estatuko zein Europar Batasuneko argindar ekoizle eta hornitzaile nagusia da eta egoitza soziala Parisen dago.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

2017an, irabazi gehien zituzten munduko argindar konpainien artean 3. postuan zegoen[1], eta 34.28 miliar euroko kapitala zuen 2018an[2].

2022an, Emmanuel Macron presidente neoliberalaren[3] garaietan, EDF sozietatea erabat publiko bihurtzeko asmoa iragarri zen, nazionalizatu egin zen. Urte horretan % 84ko jabetza zuen estatuak[4][5] baina % 100 eskuratu nahi zuen. Enpresa estatuarentzat oinarri-oinarrizko zerbitzuak eskaintzen zituen, baina finantza arloko kontuek erakusten zuten alde batetik mozkinak deklaratzen bazituzten ere, bestetik zor oso handia[6] metatu zutela.[7]

Remove ads

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Mundu Gerra»

Électricité de France enpresa publiko gisa sortu zen 1946ko apirilaren 8an[8], alemaniarren okupazioa bukatu eta bi urtera, Frantziako Nazio Biltzarrak argindarraren eta gasaren nazionalizazioaren aldeko 46-628 legea onartu zuelarik aldeko 491 botorekin (PC, SFIO, MRP, Radicaux, UDSR) eta kontrako 59 botorekin (Parti républicain de la liberté, Républicains indépendants eta eskuineko hainbat alderdi)[9]. Lege proiektua Marcel Paul[10] industria ekoizpenaren ministroak bultzatu zuen, gerla garaian Erresistentziaren Nazio Kontseiluak (frantsesez, Conseil national de la Résistance) egin proposamenetan oinarriturik[11]. Lege horren ondorioz 1450 argindar ekoizle, hornitzaile eta banatzaile entrepresen jabetza nazionalizatu zen[12].

1996tik landa, Europar Batasunak sektore elektrikoaren liberalizazioa bultzatu zuen eta frantses estatuak 2000 eta 2004 artean EDFen estatus juridikoa aldatu zuen, enpresa burtsan kotizatuz[13][14][15]. Gaur egun, EDF sozietate anonimoa da, nahiz estatuak akzioen % 80 atxiki.

Remove ads

Jarduera

EDFk argindarra ekoizten du, energia berriztagarri zein ez berriztagarriak baliatuz, Frantzian zein mundu osoan. Batez ere energia nuklearra baliatzen du argindarraren sortzeko (2017 bukaerako datuak)[16]:

  • nuklearra: % 77;
  • hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: % 10;
  • gasa: % 8;
  • gasa ez beste termikoak: % 5;

2017 bukaeran EDF taldearen instalatutako indarraren banaketa mundu mailan:

  • nuklearra: 73 GW
  • hidraulikoa eta beste energia berriztagarriak: 30,9 GW
  • termikoa: 25,4 GW
  • orotara: 129,3 GW

Argindarra ekoizteaz gain, hornikuntza lanak ere egiten ditu.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads