Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Edward Morgan Forster, ingeles idazlea (h. 1970).
- Urtarrilaren 3a – Grace Coolidge, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1957).
- Urtarrilaren 4a – Manuel Maria Smith Ibarra, bizkaitar arkitektoa (h. 1956).
- Urtarrilaren 7a – Enrique Díez Canedo, espainiar idazle eta itzultzailea (h. 1944).
- Urtarrilaren 9a – Beatrix Borboi-Parmakoa, italiar noblea (h. 1946).
- Urtarrilaren 11 – Esteban Bilbao, euskal herritar politikari karlista eskuindarra (h. 1970).
- Urtarrilaren 16a – Benigno Belaustegigoitia, bizkaitar futbolaria (h. 1946).
- Urtarrilaren 18a – Henri Giraud, Frantziako Armadako jenerala (h. 1949).
- Urtarrilaren 22a – Jose Begiristain, gipuzkoar medikua, Gipuzkoan X izpiak erabili zituen lehen sendagilea (h. 1952).
- Urtarrilaren 22a – Francis Picabia, frantziar margolaria, diseinatzailea eta poeta (h. 1953).
- Urtarrilaren 27a – Fermin Imaz, donostiar bertsolaria eta bertso-jartzailea (h. 1929).
- Urtarrilaren 28a – Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista (h. 1964).
- Urtarrilaren 31 – Georges Lakonbe, hizkuntzalari euskaltzalea (h. 1947).
- Urtarrilaren 31 – Boris Savinkov, errusiar eserista (h. 1925).
Otsaila
- Otsailaren 4a – Jacques Copeau, frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (h. 1949).
- Otsailaren 6a – Othon Friesz, frantziar margolaria eta diseinatzailea (h. 1949).
- Otsailaren 8a – Maud Slye, estatubatuar patologoa, ikertzailea eta poeta, minbiziaren ikertzaile aitzindaria (h. 1954).
- Otsailaren 9a – Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela (h. 1922).
- Otsailaren 13a – Sarojini Naidu, Indiako Urretxindorra, Indiaren independentziaren aldeko ekintzaile eta poeta (h. 1949).
- Otsailaren 20a – Pedro Muñoz Seca, Noucentisme edo 14 Belaunaldiaren espainiar idazlea (h. 1936).
- Otsailaren 22a – Norman Lindsay, australiar artista, idazle eta boxeolari amateurra (h. 1969).
- Otsailaren 23a – Kazimir Malevitx, ukrainiar margolaria eta artearen teorikoa (h. 1935).
- Otsailaren 26a – Henri Fauconnier, frantziar idazlea (h. 1973).
Martxoa
- Martxoaren 3a - Amado Arana, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 4a – Rosa Sevilla de Alvero, Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria (h. 1954).
- Martxoaren 5a – William Beveridge, britainiar ekonomialaria eta gizarte erreformagilea (h. 1963).
- Martxoaren 8a – Otto Hahn, alemaniar fisikaria eta kimikaria, 1944ko Kimikako Nobel Saria (h. 1968).
- Martxoaren 10a – Hans Luther, Alemaniako kantzilerra (h. 1962).
- Martxoaren 13a – Adolf Anderssen, alemaniar xake jokalaria, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako jokalari hoberentzat hartua (j. 1818).
- Martxoaren 14a – Albert Einstein, alemaniar fisikari eta matematikaria, inoizko zientzialari handienetariko bat (h. 1955).
- Martxoaren 17a – Ramon Illarramendi, gipuzkoar antzerkigilea (h. 1927).
- Martxoaren 18a – André de Chastenet, lapurtar eskultorea (h. 1961).
- Martxoaren 19a – Aram Manukian, armeniar iraultzailea (h. 1919).
- Martxoaren 20a – Maude Menten, kanadar kimikaria (h. 1960).
- Martxoaren 27a – Sándor Garbai, Hungariako estatuburua (h. 1947).
- Martxoaren 27a – Edward Steichen, luxenburgoar estatubatuar argazkilaria (h. 1973).
- Martxoaren 28a – Terence MacSwiney, irlandar nazionalista, idazlea, politikaria, Cork hiriko alkate ohia eta gose grabalaria (h. 1920).
- Martxoaren 29a – Alan Gardiner, XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa (h. 1963).
Apirila
- Apirilaren 11 – Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1977).
- Apirilaren 11 – Bernhard Schmidt, estoniar jatorriko alemaniar astronomo eta optikaria (h. 1935).
- Apirilaren 13a – Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- Apirilaren 20a – Paul Poiret, frantziar moda diseinatzailea (h. 1944).
- Apirilaren 21a – Maurice Walsh, irlandar idazlea (h. 1964).
- Apirilaren 26a – Owen Willans Richardson, britainiar fisikaria, 1928ko Fisikako Nobel Saria (h. 1959).
- Apirilaren 29a – Thomas Beecham, britainiar orkestra zuzendaria (h. 1961).
Maiatza
- Maiatzaren 6a – Bedřich Hrozný, txekiar hizkuntzalaria (h. 1952).
- Maiatzaren 6a – Celestino Peralta, Celestino María de Caparroso, nafar apaiz eta hizkuntzalaria (h. 1929).
- Maiatzaren 14a – Henry Sewell, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1807).
- Maiatzaren 20a – William Barnes, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, eta Athletic Clubeko entrenatzailea (h. 1962).
- Maiatzaren 22a – Symon Petliura, Ukrainako Herri Errepublikako 3. presidentea (h. 1926).
- Maiatzaren 23a – Sofia Quintino, portugaldar medikua, emakumeen eskubideen defendatzailea eta ekintzaile errepublikano eta bakezalea (h. 1964).
- Maiatzaren 25a – Max Aitken (Beaverbrook I. baroia), kanadar-britainiar argitaratzaile eta politikaria (h. 1964).
- Maiatzaren 27a – Karl Bühler, alemaniar psikologo eta filosofoa (h. 1963).
- Maiatzaren 28a – Milutin Milanković, serbiar ingeniari zibil eta geofisikaria (h. 1958).
- Maiatzaren 29a – Eric Marshall, britainiar zirujaua, kartografoa eta Antartikako esploratzailea (h. 1963).
- Maiatzaren 30a – Vanessa Bell, ingeles artista postinpresionista (h. 1961).
Ekaina
- Ekainaren 5a – René Pottier, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen eskalatzailetzat hartzen da (h. 1907).
- Ekainaren 6a – León Carrasco, gipuzkoar militarra (h. 1936).
- Ekainaren 7a – Knud Rasmussen, daniar esploratzailea (h. 1933).
- Ekainaren 13a – Jose Iturria, nafar idazlea eta apaiz kaputxinoa (h. 1952).
- Ekainaren 15a – Mustafa el-Nahhas, Egiptoko lehen ministroa (h. 1965).
- Ekainaren 16a – Marcelino Lardizabal, gipuzkoar misiolaria (h. 1958).
- Ekainaren 23a – Angelina Beloff, errusiar-mexikar artista (h. 1969).
- Ekainaren 23a – Huda Sha'arawi, egiptoar poeta, kazetaria, aktibista feminista eta nazionalista (h. 1947).
- Ekainaren 26a – Agrippina Vaganova, ballet errusiarreko maistra, dantzaria, koreografoa eta zuzendaria (h. 1951).
- Ekainaren 27a – Martin Uriarte, bizkaitar predikaria eta euskal idazlea (h. 1960).
- Ekainaren 29a – Zsigmond Móricz, hungariar idazlea (h. 1942).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Mrinalini Sen, India britainiarreko idazle eta sufragista bengaliarra (h. 1972).
- Abuztuaren 8a – Emiliano Zapata, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietakoa (h. 1919).
- Abuztuaren 13a – John Ireland, ingeles musikagilea (h. 1962).
- Abuztuaren 15a – Ricardo Bastida, bilbotar arkitektoa (h. 1953).
- Abuztuaren 15a – Ethel Barrymore, estatubatuar aktorea (h. 1959).
- Abuztuaren 15a - Eduardo Montejo, bizkaitar futbolaria (h. 1962).
- Abuztuaren 17a – Samuel Goldwyn, estatubatuar enpresaria eta zinema ekoizlea (h. 1974).
- Abuztuaren 18a – Manuel Artze, nafar kardinala (h. 1948).
- Abuztuaren 22a – Valentin Zubiaurre Agirrezabal, bizkaitar margolaria (h. 1963).
- Abuztuaren 23a – Jevhenia Box, ukrainar militante komunista (h. 1925).
- Abuztuaren 31 – Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (h. 1964).
- Abuztuaren 31 – Taishō enperadorea, Japoniako 123. enperadorea (h. 1926).
Iraila
- Irailaren 6a – Johan Nygaardsvold, Norvegiako lehen ministroa (h. 1952).
- Irailaren 6a – Joseph Wirth, Alemaniako kantzilerra (h. 1956).
- Irailaren 13a – Annie Kenney, ingeles sufragista (h. 1953).
- Irailaren 14a – Margaret Sanger, estatubatuar erizaina, kontrazepzioaren onarpenaren aldeko ekintzailea (h. 1966).
- Irailaren 15a – Joseph Lyons, Australiako 10. lehen ministroa (h. 1939).
- Irailaren 20a – Victor Sjöström, suediar zinemagilea eta antzezlea, zinemaren aitzindarietako bat (h. 1960).
- Irailaren 27a – Hans Hahn, austriar matematikaria (h. 1934).
- Irailaren 28a - Luis Silva, bizkaitar futbolaria (h. 1946).
- Irailaren 29a – Marius Jacob, frantziar anarkista ilegalista (h. 1954).
Urria
- Urriaren 2a – Wallace Stevens, estatubatuar olerkaria (h. 1955).
- Urriaren 4a – Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra (h. 1912).
- Urriaren 5a – Francis Peyton Rous, estatubatuar medikuntza-ikertzailea, 1966ko Medikuntzako Nobel saria (h. 1970).
- Urriaren 7a – Joe Hill, estatubatuar sindikalista (h. 1915).
- Urriaren 8a – Chen Duxiu, txinatar idazlea eta politikaria (h. 1942).
- Urriaren 9a – Max von Laue, alemaniar fisikaria, 1914ko Fisikako Nobel Saria (h. 1960).
- Urriaren 14a – Miles Franklin, australiar idazle eta feminista (h. 1954).
- Urriaren 15a – Jane Darwell, estatubatuar aktorea (h. 1967).
- Urriaren 15a – Tomás Meabe, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1915).
- Urriaren 22a – José Giral, espainiar kimikari eta politikari errepublizalea (h. 1962).
- Urriaren 28a – Luisa Capetillo, puertorricar anarkista, feminismoaren eta unionismoaren aitzindaria bere herrialdean (h. 1922).
- Urriaren 29a – Franz von Papen, Alemaniako kantzilerra (h. 1969).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Pál Teleki, Hungariako lehen ministroa (h. 1941).
- Azaroaren 4a - Zakarias Bizkarra, bizkaitar apaiz katolikoa, Hispanitatea kontzeptuaren zabaltzailea (h. 1963).
- Azaroaren 6a – Kazimieras Būga, Lituaniako hizkuntzalaria (h. 1924).
- Azaroaren 7a – Austin Stack, irlandar errepublikarra (h. 1929).
- Azaroaren 7a – Leon Trotski, jatorri juduko errusiar-ukrainar iraultzaile komunista (h. 1940).
- Azaroaren 8a – Seber Altube, arrasatear idazlea, filologoa eta musikaria (h. 1963).
- Azaroaren 10a – Patrick Pearse, irlandar maisu, olerkari, idazle, nazionalista eta ekintzaile politikoa (h. 1916).
- Azaroaren 15a – Juan Usabiaga, gipuzkoar politikari eta ingeniaria (h. 1953).
- Azaroaren 24a – Eli Heckscher, suediar ekonomista (h. 1952).
- Azaroaren 29a – Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (h. 1906).
- Azaroaren 30a – Laura Dreyfus Barney, Bahá'í fedearen irakasle eta filantropo nabaria (h. 1974).
Abendua
- Abenduaren 2a – Aurelio Arteta, bilbotar margolaria, Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa (h. 1940).
- Abenduaren 10a – E. H. Shepard, ingeles artista eta liburuen ilustratzailea (h. 1976).
- Abenduaren 15a – Rudolf Laban, austro-hungariar dantza-modernoko maisu, koreografo eta teorikoa (h. 1958).
- Abenduaren 17a - Manuel Ansoleaga, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 18a – Paul Klee, Suitzan jaiotako alemaniar margolaria (h. 1940).
- Abenduaren 21a – Matxin Irabola, lapurtar bertsolaria (h. 1935).
- Abenduaren 27a – Sydney Greenstreet, antzerki eta zinemako ingeles aktorea (h. 1954).
- Abenduaren 29a – Ellen Gleditsch, erradiokimikan aitzindaria eta Norvegiako bigarren emakume irakaslea (h. 1968).
- Abenduaren 29a – Witold Wojtkiewicz, poloniar margolaria, sinbolismo mugimendukoa (h. 1909).
- Abenduaren 30a – Ramana Maharshi, eragin handiko erlijioso hindua (h. 1950).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 8a – Baldomero Espartero, espainiar militar eta politikaria (j. 1793).
- Urtarrilaren 11 – Miguel Loredo, bizkaitar hizlari eta publizista neokatolikoa (j. 1838).
- Urtarrilaren 26a – Julia Margaret Cameron, britainiar argazkilaria (j. 1815).
- Otsailaren 1a – Policarpo Baltzola, euskal herritar matematikari eta asmatzailea, XIX. mendeko euskal asmatzaile bikainenetarikoa (j. 1813).
- Otsailaren 6a – Miķelis Krogzemis, letoniar olerkaria, Letoniako poesia nazionalaren aitzindaria (j. 1850).
- Otsailaren 10a – Honoré Daumier, frantziar marrazkigile, litografo eta margolaria (j. 1808).
- Otsailaren 21a – Pieter Philip van Bosse, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1809).
- Martxoaren 3a – William Kingdon Clifford, ingeles matematikari eta filosofoa (j. 1845).
- Martxoaren 6a – Jean-Baptiste-Pierre Lafitte, lapurtar antzerkigile, eleberrigile, eta kazetaria (j. 1796).
- Martxoaren 30a – Thomas Couture, frantziar margolaria (j. 1815).
- Apirilaren 8a – Antonio Panizzi, italiar idazlea (j. 1797).
- Apirilaren 12a – Manuel Cortina, espainiar politikaria (j. 1802).
- Apirilaren 16a – Bernadette Soubirous, okzitaniar santua, Lurdako Ama Birjinaren agerpenen lekukoa (j. 1844).
- Maiatzaren 7a – Charles de Coster, frantsesezko nobelagile belgiarra (j. 1823).
- Maiatzaren 15a – Gottfried Semper, alemaniar arkitektoa (j. 1803).
- Maiatzaren 21a – Arturo Prat, txiletar abokatu eta marinel ofiziala, eraila (j. 1848).
- Maiatzaren 30a – Juan Etxamendi "Bordel", luzaidetar bertsolaria (j. 1792).
- Ekainaren 1a – Luis-Napoleon Bonaparte, Frantziako printze inperiala (j. 1856).
- Ekainaren 24a – Manuel de la Serna y Hernández Pinzón, espainiar militarra, Euskal Herrian karlisten aurka aritutakoa (j. 1804).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 7a – George Caleb Bingham, estatubatuar margolari, militar eta politikaria (j. 1811).
- Uztailaren 15a – Johann Friedrich von Brandt, alemaniar naturalista (j. 1802).
- Irailaren 17a – Eugène Viollet-le-Duc, frantziar arkitektoa eta teorialaria (j. 1814).
- Irailaren 28a – Karl Friedrich Mohr, alemaniar kimikaria eta botikaria (j. 1806).
- Urriaren 8a – Miguel Grau, El Caballero de los mares, perutar politikari eta militarra (j. 1834).
- Urriaren 26a – Angelina Grimké, estatubatuar politikari aktibista, emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1805).
- Azaroaren 3a – Joseph Poelaert, belgikar arkitektoa (j. 1817).
- Azaroaren 5a – James Clerk Maxwell, eskoziar fisikaria, XIX. mendeko zientzialari handienetakoa (j. 1831).
- Azaroaren 22a – Catherine Dickens, Charles Dickens eleberrigilearen emaztea eta bere hamar haurren ama (j. 1815).
- Abenduaren 9a – Pedro Prudentzio Hualde Maio, euskal idazle, itzultzaile eta Bidankozeko erretorea (j. 1823).
- Abenduaren 21a – Vicente Masarnáu, bizkaitar farmazialaria (j. 1803).
- Abenduaren 26a – Vicente Urrabieta, bizkaitar marrazkilari eta ilustratzailea (j. 1813).