1889
urte From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Remove ads
Gertaerak
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
- Irailaren 23a – Fusajiro Yamauchik Nintendo konpainia sortu zuen Hanafuda karta jokoa produzitzeko.
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Pilar Salvo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa (h. 1936).
- Urtarrilaren 7a – Francis Poulenc, frantziar musikagilea eta piano-jotzailea (h. 1963).
- Urtarrilaren 9a – Marcelino Olaetxea, euskal artzapezpikua eta Iruñeko apezpikua (h. 1972).
- Urtarrilaren 19a – Sophie Taeuber-Arp, suitzar artista, margolari, eskultore, diseinatzaile, arkitekto eta dantzaria (h. 1943).
- Urtarrilaren 22a – Henri Pélissier, frantziar txirrindularia (h. 1935).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (h. 1952).
- Otsailaren 3a – Carl Theodor Dreyer, danimarkar zinema zuzendaria (h. 1968).
- Otsailaren 3a – Risto Ryti, Finlandiako presidentea (h. 1956).
- Otsailaren 4a – Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (h. 1968).
- Otsailaren 7a - Claudia Muzio, italiar soprano lirikoa (h. 1936).
- Otsailaren 18a – Gerhard Marcks, alemaniar eskultorea (h. 1981).
- Otsailaren 23a – Victor Fleming, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1949).
- Otsailaren 24a – Mariano Ruiz-Funes, espainiar legelari eta politikaria (h. 1953).
- Otsailaren 28a – Pavel Dibenko, erruso-ukrainar marinel boltxebikea (h. 1938).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Léon Larribau, euskal herritar errugbilaria (h. 1916).
- Martxoaren 6a – Marianne Beth, austriar abokatu eta feminista judua, zuzenbidean doktoratu zen lehen austriar emakumea (h. 1984).
- Martxoaren 6a – Eliodoro de la Torre, euskal herritar politikari jeltzalea (h. 1946).
- Martxoaren 7a – Rafael de Penagos, espainiar marrazkilari eta margolaria (h. 1954).
- Martxoaren 11 – Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (h. 1977).
- Martxoaren 11 – Paul Jaray, ingeniari aeronautikoa eta automobilen diseinatzailea, aerodinamika automobilgintzan aplikatzen aitzindaria (h. 1974).
- Martxoaren 12a – Idris I.a Libiakoa, Libiako erregea (h. 1983).
- Martxoaren 17a – Josefina Markina, bizkaitar ongilea (h. 1972).
- Martxoaren 24a – Ramon Usanditzaga, gipuzkoar musikagile eta musikaria (h. 1964).
- Martxoaren 29a – Warner Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1951).
Apirila
- Apirilaren 3a – Greta Fahlcrantz, suediar margolari eta eskultorea (h. 1978).
- Apirilaren 6a – Katalina Eleizegi, euskal idazlea (h. 1963).
- Apirilaren 7a – Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea, 1945eko Literaturako Nobel Saria (h. 1957).
- Apirilaren 12a – Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- Apirilaren 13a – Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (h. 1918).
- Apirilaren 13a – María Sorolla, espainiar margolaria (h. 1956).
- Apirilaren 14a – Arnold J. Toynbee, ingeles historialaria (h. 1975).
- Apirilaren 15a – Thomas Hart Benton, estatubatuar margolaria (h. 1975).
- Apirilaren 15a – Tom Naudé, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 1969).
- Apirilaren 16a – Charles Chaplin, ingeles aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (h. 1977).
- Apirilaren 18a – Jessie Street, bakearen eta giza eskubideen aldeko sufragista eta ekintzaile australiarra (h. 1970).
- Apirilaren 19a – Victoria Ariño, bizkaitar filantropoa (h. 1974).
- Apirilaren 20a – Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (h. 1945).
- Apirilaren 21a – Paul Karrer, suitzar kimikaria, 1937ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- Apirilaren 21a – Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (h. 1967).
- Apirilaren 26a – Ludwig Wittgenstein, austriar filosofoa (h. 1951).
- Apirilaren 28a – António de Oliveira Salazar, Portugaleko lehen ministro eta diktadorea (h. 1970).
Maiatza
- Maiatzaren 5a – Emilio Álava, euskal txirrindulari eta tiratzailea (h. 1974).
- Maiatzaren 6a – Stanley Morison, inprimatzeko makinaren tipografoa, diseinatzailea eta historialari ingelesa (h. 1967).
- Maiatzaren 6a – Liubov Popova, errusiar abangoardiako artista, margolari eta diseinatzailea (h. 1924).
- Maiatzaren 11 – Paul Nash, britainiar margolari surrealista eta gerra artista (h. 1946).
- Maiatzaren 12a – Otto Heinrich Frank, alemaniar judua, Anne Franken aita (h. 1980).
- Maiatzaren 15a – Jose Maria Belaustegigoitia, Belauste, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1964).
- Maiatzaren 15a – Pierre Etxeberri, baxenafar soldadua, Lehen Mundu Gerran desertatzeagatik fusilatutako lehen euskal herritarra (h. 1914).
- Maiatzaren 17a – Alfonso Reyes, mexikar diplomatikoa, idazlea eta literatura-kritikaria (h. 1959).
- Maiatzaren 18a – Gunnar Gunnarsson, gehienbat danieraz idatzi zuen islandiar idazlea (h. 1975).
- Maiatzaren 19a – Severino Zuazo, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1980).
- Maiatzaren 21a – Otto Baumberger, suitzar margolari eta kartel-egilea (h. 1961).
- Maiatzaren 24a – Anna Keichline, estatubatuar arkitekto eta asmatzailea (h. 1943).
- Maiatzaren 25a – Igor Sikorski, ukrainar-estatubatuar ingeniaria, hegazkinlaritzako aitzindaria (h. 1972).
- Maiatzaren 25a – Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (h. 1977).
- Maiatzaren 28a – Richard Réti, txekiar xakelaria (h. 1929).
- Maiatzaren 29a – Camilo Alonso Vega, espainiar militarra (h. 1971).
- Maiatzaren 30a – Elbira Iturri, bizkaitar aktibista eta Gernika-Lumoko lehen ikastolaren sortzailetako bat.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Martha Wentworth, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- Ekainaren 11 – Antonio Gezala, bizkaitar margolaria eta idazlea (h. 1956).
- Ekainaren 12a – Fritz Albert Lipmann, alemaniar-estatubatuar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1986).
- Ekainaren 18a – Karlos Linazasoro Maiztegi, Altzeta, gipuzkoar hizlari abertzalea (h. 1965).
- Ekainaren 19a – Enrico Celio, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1980).
- Ekainaren 23a – Anna Akhmatova, errusiar poeta, XX. mendeko Errusiako poetarik gailenetakoa (h. 1966).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Vera Mukhina, sobietar eskultorea (h. 1953).
- Uztailaren 3a – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (h. 1979).
- Uztailaren 4a – Joseph Ruttenberg, estatubatuar zinema argazkilaria (h. 1983).
- Uztailaren 5a – Jean Cocteau, frantziar idazlea, diseinugilea, antzerkigilea, eta zinemagilea (h. 1963).
- Uztailaren 6a – Clementina Arderiu i Voltas, katalan poeta (h. 1976).
- Uztailaren 13a – Louise Mountbatten, Suediako erregina ezkontidea (h. 1965).
- Uztailaren 14a – Ante Pavelić, Kroaziako Estatu Independenteko buruzagi faxista (h. 1959).
- Uztailaren 17a – Erle Stanley Gardner, estatubatuar eleberrigilea (h. 1970).
- Uztailaren 22a – James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (h. 1957).
- Uztailaren 24a – Agnes Meyer Driscoll, estatubatuar kriptoanalista, Japoniako ontzi-sistema asko deszifratu zituena (h. 1971).
- Martxoaren 26a - Adeline Van Buren, estatubatuar moto bidaiari aitzindaria (h. 1949).
- Uztailaren 29a – Ernst Reuter, alemaniar politikaria (h. 1953).
- Uztailaren 31 – Frans Masereel, flandriar margolari, artista grafiko eta eleberrigilea (h. 1972).
Abuztua
- Abuztuaren 5a – Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (h. 1973).
- Abuztuaren 7a – Jean-Baptiste Brisé, baxenafar errugbilaria (h. 1917).
- Abuztuaren 8a – Leodegária de Jesus, brasildar poeta, argitaratzaile eta irakaslea (h. 1978).
- Abuztuaren 10a – María de la Purificación de la Aldea y Ruiz de Castañeda, PCEko militantea, Madrilgo lehen emagin eta erizain kolegiatuetakoa (h. 1976).
- Abuztuaren 13a – Christopher Nevinson, britainiar margolaria (h. 1946).
- Abuztuaren 14a – Otto Tief, Estoniako lehen ministroa (h. 1976).
- Abuztuaren 20a – Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (h. 1985).
- Abuztuaren 25a – Francisco Euba, Frai Francisco de San Lorenzo, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- Abuztuaren 25a – Waldo Frank, estatubatuar eleberrigile eta saiakera-idazlea (h. 1967).
- Abuztuaren 31 – Edward Hulse, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen britaniar ofiziala (h. 1915).
Iraila
- Irailaren 7a – José García Vayas, nafar militarra (h. 1957).
- Irailaren 11 – Pierre Reverdy, frantziar olerkaria (h. 1960).
- Irailaren 14a – María Capovilla, 116 urte eta 347 egun bizi izandako ekuadortarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2006).
- Irailaren 23a – Luis Bayón, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria, Argentinan aritutakoa (h. 1956).
- Irailaren 25a – Matilde Hidalgo, ekuadortar mediku, poeta, sufragista eta aktibista (h. 1974).
- Irailaren 26a – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (h. 1976).
- Irailaren 29a – Rufino Arregi, gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea (h. 1968).
Urria
- Urriaren 3a – Carl von Ossietzky, alemaniar bakezalea, 1935eko Bakearen Nobel Saria (h. 1938).
- Urriaren 6a – Maria Dabrowska, poloniar idazlea (h. 1965).
- Urriaren 8a – Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1984).
- Urriaren 10a – Nicasio Goitisolo, ingeles-euskal futbolaria.
- Urriaren 11 – Lucien Lelong, goi-mailako jantzigintzako frantziar jostuna (h. 1958).
- Urriaren 12a – Alma Karlin, esloveniar idazlea, poeta, bidaiaria, etnologoa eta poliglota (h. 1950).
- Urriaren 12a – Joseph Laniel, Frantziako lehen ministroa (h. 1975).
- Urriaren 12a – Mercedes Pinto, espainiar-mexikar idazlea (h. 1976).
- Urriaren 24a – Rafael Aizpun, nafar legelari eta politikaria (h. 1981).
- Urriaren 25a – Abel Gance, frantziar zinemagilea (h. 1981).
- Urriaren 26a – Dmitri Miontxinski, Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte (h. 1918).
- Urriaren 29a – Li Dazhao, txinatar iraultzailea (h. 1927).
- Urriaren 31 – María Sánchez Arbós, espainiar maistra eta pedagogoa (h. 1976).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Hannah Höch, alemaniar dada artista (h. 1978).
- Azaroaren 1a – Philip J. Noel-Baker, britiainiar politikari eta atleta, 1959ko Bakearen Nobel Saria (h. 1982).
- Azaroaren 5a – Ricardo Arrue, euskal margolaria (h. 1978).
- Azaroaren 10a – Claude Rains, ingeles-estatubatuar antzerki eta zinemako aktorea (h. 1967).
- Azaroaren 14a – Taha Hussein, arabierazko egiptoar idazlea (h. 1973).
- Azaroaren 14a – Jawaharlal Nehru, Indiako aurreneko lehen ministroa (h. 1964).
- Azaroaren 15a – Manuel II.a Portugalgoa, Portugalgo erresumako azken erregea (h. 1932).
- Azaroaren 18a – Zoltán Tildy, Hungariako presidentea (h. 1961).
- Azaroaren 19a – Krispin Sorarrain, Alkizako alkatea eta kronista (h. 1974).
- Azaroaren 19a – Clifton Webb, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 1966).
- Azaroaren 20a – Edwin Hubble, estatubatuar astronomoa (h. 1953).
- Azaroaren 22a – Erwin Stresemann, alemaniar naturalista, zoologoa, ornitologoa eta irakaslea, XX. mendeko ornitologo garrantzitsuenetako bat (h. 1972).
- Azaroaren 23a – Alexander Patch, estatubatuar jenerala (h. 1945).
- Azaroaren 25a – Tahar Ben Ammar, Tunisiako lehen ministroa (h. 1985).
- Azaroaren 25a – Reşat Nuri Güntekin, turkiar idazlea (h. 1956).
- Azaroaren 26a – Gaëtan Bernoville, euskal herritar frantsesezko idazlea (h. 1960).
- Azaroaren 26a – George S. Kaufman, estatubatuar antzerkigilea, antzerki zuzendaria eta ekoizlea, umorista eta drama kritikaria (h. 1961).
- Azaroaren 30a – Edgar Douglas Adrian, britainiar fisiologoa, 1932ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1977).
Abendua
- Abenduaren 1a – Vasily Blyukher, sobietar mariskala (h. 1938).
- Abenduaren 2a – Anita Malfatti, brasildar margolaria (h. 1964).
- Abenduaren 3a – Cyrillus Kreek, estoniar musikagilea (h. 1962).
- Abenduaren 4a – Abdelhamid Ben Badis, aljeriar erreformismo musulmanaren lider esanguratsuenetako bat (h. 1940).
- Abenduaren 5a – Fritz Arno Wagner, alemaniar zinema-argazkilaria (h. 1958).
- Abenduaren 7a – Gabriel Marcel, frantziar filosofo, antzerkigile, literatura-kritikari, musikari eta existentzialista kristaua (h. 1973).
- Abenduaren 9a – Jesús Basiano, nafar margolaria (h. 1966).
- Abenduaren 9a – Helêne Feuillet, Parisen jaiotako Herriko margolari eta litografoa (j. 1812).
- Abenduaren 9a – Shigeyoshi Inoue, japoniar almirantea (h. 1975).
- Abenduaren 29a – Jose Agerre, euskal idazle eta politikaria (h. 1962).
- Abenduaren 31 – Jose Miguel Barandiaran, gipuzkoar antropologoa, etnografoa eta apaiza (h. 1991).
- Abenduaren 31 – Marcel Pilet-Golaz, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1958).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ceferino Yanguas, nafar argazkilaria (h. 1970).
- Domingo Bordaberri, euskal uruguaitar abokatua, landa enpresaria, kazetaria eta agintari politikoa (h. 1952).
- Eduardo Gorosarri, gipuzkoar apaiza, musika erlijiosoko musikagilea (h. 1947).
- Jean-Baptiste Borthiri, zuberoar idazle eta koblakaria (h. 1974).
- Julián Otamendi, gipuzkoar arkitektoa (h. 1966).
- Nemesio Manuel Sobrevilla, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (h. 1969).
- Pedro Zabala, euskal abokatu, historialari eta euskaltzalea (h. 1956).
- Serapio Mendarte, politikari jeltzale, Errenteriako zinegotzi eta Eusko Gudarosteko gudaria (h. 1937).
- Soterotxo, Donostiako traineru estropadetako patroia.
- Valentín Castellanos, Lekeitioko zapatagiletxo, euskal herritar pilotaria (h. 1943).
- Víctor Lacalle, nafar militarra.
- Anatoli Lamanov, Kronstadteko militante maximalista (h. 1921).
- Juana Rouco Buela, jantzigintzako langilea eta anarkista, Argentinako anarkosindikalismoaren pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat (h. 1969).
- Marija Botxkariova, errusiar militar nazionalista, Aro Garaikideko lehen emakumezko batailoi militar erregularra antolatzearren ezaguna (h. 1920).
Remove ads
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 11 – Alvaro Sodupe, arabar militar eta kazetari karlista (j. 1843).
- Urtarrilaren 19a – Jenaro Quesada, espainiar militar eta politikaria (j. 1818).
- Urtarrilaren 23a – Alexandre Cabanel, frantziar margolari akademizista (j. 1823).
- Urtarrilaren 30a – Rodolfo Austriakoa, Austria-Hungariako Inperioko printze oinordea (j. 1858).
- Otsailaren 3a – Belle Starr, XIX. mendeko Estatu Batuetako mendebaldeko bidelapurra (j. 1848).
- Otsailaren 12a – Manuel Villacampa del Castillo, espainiar militarra, progresita eta errepublikaren aldekoa (j. 1827).
- Martxoaren 8 – John Ericsson, suediar ingeniari eta asmatzailea (j. 1803).
- Martxoaren 10a – Antonio Trueba, bizkaitar idazlea (j. 1819).
- Martxoaren 16a – Ernst Wilhelm Leberecht Tempel, alemaniar astronomoa (j. 1821).
- Apirilaren 4a – Gisela von Arnim, alemaniar idazlea (j. 1827).
- Apirilaren 4a – Philo Remington, estatubatuar industrialaria, bere izena daraman fusilaren asmatzailea (j. 1816).
- Apirilaren 9a – Michel Eugène Chevreul, frantziar kimikaria (j. 1786).
- Apirilaren 15a – Aita Damian, belgikar misiolaria (j. 1840).
- Apirilaren 23a – Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly, frantziar idazlea (j. 1808).
- Apirilaren 24a – Zulma Carraud, frantziar idazlea (j. 1796).
- Apirilaren 30a – Estanislao Urkixo Landaluze, arabar enpresaria (j. 1816).
- Maiatzaren 1a – Robert Walter Weir, estatubar margolaria (j. 1803).
- Maiatzaren 10a – Mikhail Saltikov-Shchedrin, errusiar idazlea (j. 1826).
- Ekainaren 8a – Víctor Patricio Landaluze, bizkaitar margolaria (j. 1830).
- Ekainaren 8a – Gerard Manley Hopkins, ingeles olerkaria (j. 1844).
- Ekainaren 15a – Mihai Eminescu, errumaniar idazlea (j. 1850).
- Ekainaren 25a – Lucy Ware Webb Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1831).
- Ekainaren 28a – Maria Mitchell, estatubatuar astronomoa (j. 1818).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 7a – Giovanni Bottesini, italiar musikagilea eta lehen kontrabaxu-jotzaile birtuosoetako bat (j. 1821).
- Uztailaren 10a – Julia Gardiner Tyler, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1810).
- Uztailaren 23a – Camilo Villavaso, bizkaitar kazetari, historialari eta politikaria (j. 1838).
- Abuztuaren 3a – Félix Pyat, frantziar idazlea (j. 1820).
- Abuztuaren 8a – Benedetto Cairoli, Italiako lehen ministroa (j. 1825).
- Abuztuaren 10a – Alfred-François Fleury-Hottot, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1831).
- Abuztuaren 19a – Auguste de Villiers de L'Isle-Adam, frantziar idazlea (j. 1838).
- Irailaren 1a – Christian August Selmer, Norvegiako lehen ministroa (j. 1816).
- Irailaren 10a – Karlos III.a Monakokoa, Monakoko printzea (j. 1818).
- Irailaren 12a – Numa Denis Fustel de Coulanges, frantziar historialaria (j. 1830).
- Irailaren 13a – Eugenio Arruti y Pola, asturiar-gipuzkoar irakasle eta margolaria, Luancon (j. 1841).
- Irailaren 23a – Wilkie Collins, ingeles idazlea (j. 1824).
- Urriaren 6a – Jules Dupré, frantziar margolaria (j. 1811).
- Urriaren 11a – James Prescott Joule, ingeles fisikaria (j. 1818).
- Urriaren 17a – Nikolai Txernishevski, errusiar idazlea (j. 1828).
- Urriaren 18a – Antonio Meucci, italiar asmatzaile eta zientzialaria, telefonoaren asmatzailea (j. 1808).
- Urriaren 19a – Luis I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1838).
- Urriaren 25a – Émile Augier, frantziar poeta, antzerkigile eta idazlea (j. 1820).
- Azaroaren 20a – Julien Sacaze, frantziar abokatu, historialari eta arkeologoa, Pirinioetako eskualdeko ikerketa epigrafikoengatik ezaguna (j. 1847).
- Abenduaren 6a – Jefferson Davis, estatubatuar politiko eta militarra (j. 1808).
- Abenduaren 11 – Jean-Baptiste Plantié, lapurtar politikaria (j. 1827).
- Abenduaren 12a – Robert Browning, ingeles olerkaria (j. 1812).
- Abenduaren 19a – Léocadie Hersent-Penquer, bretainiar poeta eta antzerkigilea (j. 1817).
- Abenduaren 21a – Federico Anrich Santamaría, Kuban jaiotako espainiar itsasgizon eta politikaria (j. 1827).
- Abenduaren 23a – Constance Naden, ingeles idazle, poeta eta filosofoa (j. 1858).
- Abenduaren 24a – Sergei Botkin, errusiar mediku, terapeuta eta ekintzailea (j. 1832).
- Abenduaren 25a – José María Lakoizketa, nafar botanikoa (j. 1831).
- Abenduaren 29a – Priscilla Cooper Tyler, AEBetako lehen dama (j. 1816).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Epifania Argaitz Munibe, euskal herritar musikaria (j. 1812).
- Miguel Rodríguez Ferrer, espainiar geografo eta antropologoa (j. 1815).
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads