1929
urte From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Remove ads
Gertaerak
- Urtarrilaren 31 – Sobietar Batasunak Leon Trotski erbesteratu zuen.
- Otsailaren 9: Litvinov Protokoloa sinatu zuten Moskun Sobietar Batasunak, Polonia, Estoniak, Errumaniak eta Letoniak. Itunak gerra agresiboa debekatzen zuen, Briand-Kellog itunak bezala.
- Otsailaren 11: Italiak eta Egoitza Santuak Laterango Ituna sinatu zuten, Vatikanoaren eta Italiaren arteko harremanak normalizatuz.
- Martxoaren 28: Japoniako tropek Txina utzi zuten, Jinango gertakariarekin amaituz.
- Apirilaren 3: Persiak Litvinov Protokoloa sinatu zuen.
- Maiatzaren 9a – Canberra izendatu zuten Australiako hiriburu.
- Ekainaren 7a – Vatikano Hiria estatu burujabe bihurtu zen.
- Abuztuaren 31: Young Planak, Lehen Mundu Gerrako kalte-ordainak kalkulatzeko egindakoa, Alemaniaren zorra 26.350.000.000 dolar estatubatuar zela kalkulatu zuen, eta 58 urte eta erdi eman zizkion ordaintzeko. Plan honek Dawes Plana ordezkatu zuen.
- Urriaren 18a – Kanadan emakumeek pertsona juridiko estatusa eskuratu zuten.
- Urriaren 24a – Ostegun Beltza: AEBek beste estatuetara zabalduko zen krisi ekonomiko itzela jaso zuten, burtsako espekulazioa zela eta.
Remove ads
Arte eta kultura
- Laurel eta Hardy bikote komikoak "Big Business" eta "Liberty" pelikulak aurkeztu zituen.
- Luis Buñuel espainiarrak "Un chien andalou" filma estreinatu zuen.
- "Popeye" pertsonaia lehenengo aldiz azaldu zen komiki batean.
- Urtarrilaren 15a – Euzkerea aldizkariaren lehen alea argitaratu zuten Bilbon. Euskaltzaindiak euskara arautzeko zituen irizpideen aurka sortu zuen Euzkeltzale Bazkunak, hizkuntza arautzeko autoritate bakarra Sabino Arana zela iritzita.
Remove ads
Zientzia eta teknologia
Kirolak
- Ekainaren 30a – Espainiako futbol ligaren lehenenego edizioa amaitu zen. Athletic Club de Bilbao hirugarren postuan gelditu zen eta Real Sociedad laugarren. Liga hartako golegile nagusia edo "pitxitxia" Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Sergio Leone, italiar gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria, spaghetti western azpigeneroaren sortzailetzat joa (h. 1989).
- Urtarrilaren 3a – Gordon Moore, estatubatuar ekintzaile, kimiko, filantropo, ingeniari eta fisikaria, Intelen sortzaileetako bat eta Mooreren legearen egilea (h. 2023).
- Urtarrilaren 4a – Amitai Etzioni, israeldar-estatubatuar soziologoa (h. 2023).
- Urtarrilaren 4a – Günter Schabowski, alemaniar SEDaren kidea (h. 2015).
- Urtarrilaren 5a – Ignacio Garate, bizkaitar futbolaria (h. 2007).
- Urtarrilaren 6a – Babrak Karmal, Afganistango presidentea (h. 1996).
- Urtarrilaren 9a – Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2012).
- Urtarrilaren 9a – Heiner Müller, alemaniar antzerkigilea (h. 1995).
- Urtarrilaren 15a – Ronnie Allen, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2001).
- Urtarrilaren 15a – Martin Luther King, estatubatuar politikari eta giza eskubideen ekintzailea, 1964ko Bakearen Nobel Saria (h. 1968).
- Urtarrilaren 18a - Joaquín Aguirre Bellver, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2005).
- Urtarrilaren 19a – Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 19a – Nel Noddings, estatubatuar feminista, pedagogo eta filosofoa (h. 2022).
- Urtarrilaren 20a – Jimmy Cobb, estatubatuar jazz musikaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 22a – Ddiddue Epherre, zuberoar euskaltzale eta elizgizona (h. 1974).
- Urtarrilaren 23a – John Polanyi, alemaniar-kanadar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 24a – Ivan Ivanji, serbiar eleberrigilea (h. 2024).
- Urtarrilaren 25a – Adalberto Paulo da Silva, brasildar apezpiku katolikoa (h. 2025).
- Urtarrilaren 26a – Jules Feiffer, estatubatuar marrazkilaria (h. 2025).
- Urtarrilaren 28a – Claes Oldenburg, suediar-estatubatuar eskultorea (h. 2022).
- Urtarrilaren 29a – Iñaki Aginaga Beristain, gipuzkoar intelektual, ikertzaile eta politikaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 29a – Isamu Akasaki, japoniar ingeniari eta fisikaria, 2014ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Urtarrilaren 29a – Peter Diener, germano-suitzar alpinista.
- Urtarrilaren 29a – Józef Gara, poloniar meatzaria, desagertzeko arriskuan dagoen wymysorys hizkuntzan olerkiak eta kantak idatzi zituena (h. 2013).
- Urtarrilaren 29a – Elio Petri, italiar zinema zuzendaria (h. 1982).
- Urtarrilaren 31 – Rudolf Mössbauer, alemaniar fisikaria, 1961eko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- Urtarrilaren 31 – Jean Simmons, britainiar aktorea (h. 2010).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Maria Angeles Mezkiritz, nafar historialaria.
- Otsailaren 2a – George Band, ingeles alpinista (h. 2011).
- Otsailaren 3a – Imanol Zeziaga, euskal herritar futbolaria (h. 2010).
- Otsailaren 3a – Camilo Torres Restrepo, kolonbiar apaiza, Askapenaren Teologiaren aitzindaria eta ELNko kidea (h. 1966).
- Otsailaren 4a – Reino Börjesson, suediar futbolaria (h. 2023).
- Otsailaren 5a – Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (h. 2020).
- Otsailaren 5a – Fred Sinowatz, Austriako kantzilerra (h. 2008).
- Otsailaren 10a – Isabel Echarri, nafar artista garaikidea (h. 2022).
- Otsailaren 10a – Jerrald Goldsmith, estatubatuar musikagilea (h. 2004).
- Otsailaren 11 – Albert Azarian, armeniar gimnasta (h. 2023).
- Otsailaren 13a – Omar Torrijos, panamar militarra eta politikaria (h. 1981).
- Otsailaren 15a – Graham Hill, ingeles auto pilotua, Hiruko Koroa irabazi duen pilotu bakarra (h. 1975).
- Otsailaren 16a – Luis Ruiz de Gopegui, espainiar fisikari eta idazlea, NASAren arduraduna Espainian (h. 2019).
- Otsailaren 17a – Alejandro Jodorowski, txiletar zinema- eta antzerki-zuzendaria.
- Otsailaren 18a – Len Deighton, ingeles idazlea.
- Otsailaren 18a – Agustin González Azilu, nafar musikagilea (h. 2023).
- Otsailaren 21a – Arturo Fernández, espainiar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2019).
- Otsailaren 21a – Roberto Gómez Bolaños, Chespirito, mexikar aktore, idazle, gidoilari, musikagile, zuzendari eta telebista ekoizlea (h. 2014).
- Otsailaren 21a – Imanol Laspiur, gipuzkoar idazlea (h. 1998).
- Otsailaren 23a – Aleksi II.a Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako XV. patriarka, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua (h. 2008).
- Otsailaren 23a – Mari Beraza, gipuzkoar erraketista (h. 1986).
- Otsailaren 24a – Modesta Lavana, mexikar sendalari, aktibista, ehule eta itzultzailea (h. 2010).
- Otsailaren 25a – Nati Bilbao Onaindia, trikiti musikako panderojolea, abeslaria, tabernaria eta sukaldaria eta Durangoko bonbardaketaren lekukoa (h. 2023).
- Otsailaren 25a – Jesús Morales Erostarbe, euskal txirrindularia (h. 2008).
- Otsailaren 26a – Enriqueta Duarte, argentinar igerilaria, Mantxako Kanala zeharkatu zuen lehen emakume latinoamerikarra (h. 2025).
- Otsailaren 28a – Frank Gehry, kanadar-estatubatuar arkitektoa.
Martxoa
- Martxoaren 1a – José Ángel Sánchez Asiain, bizkitar enpresaburu eta ekonomialaria (h. 2016).
- Martxoaren 4a – Bernard Haitink, herbeheretar orkestra zuzendaria (h. 2021).
- Martxoaren 5a – J. B. Lenoir, estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista (h. 1967).
- Martxoaren 6a – Nicolas Bouvier, frantziar, idazle, argazkilari eta bidaiaria (h. 1998).
- Martxoaren 6a – Luis Fraca Royo, gipuzkoar musikagilea.
- Martxoaren 6a – Günter Kunert, alemaniar idazlea (h. 2019).
- Martxoaren 8a – Hebe Camargo, brasildar aktorea, abeslaria eta telebistako aurkezlea (h. 2012).
- Martxoaren 17a – Peter L. Berger, estatubatuar teologo luteranoa eta soziologoa (h. 2017).
- Martxoaren 18a – Christa Wolf, Ekialdeko Alemaniako eleberrigile, entsegulari eta zinema gidoilaria (h. 2011).
- Martxoaren 19a – Miquel Martí i Pol, kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa (h. 2003).
- Martxoaren 20a – Rudi Glöckner, ekialdeko alemaniar futbol epailea (h. 1999).
- Martxoaren 20a – Arna Mer-Khamis, israeldar ekintzaile politikoa eta giza eskubideen defendatzailea (h. 1995).
- Martxoaren 21a – Iritana Tāwhiwhirangi, zeelandaberritar irakaslea eta maorieraren sustatzailea (h. 2025).
- Martxoaren 22a – Yayoi Kusama, japoniar artista garaikidea.
- Martxoaren 23a – Roger Bannister, britainiar atleta ohia, milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena (h. 2018).
- Martxoaren 24a – Jose Mari Gorrotxategi, gipuzkoar gozogile eta gozogintzan ikertzaile eta sortzailea (h. 2019).
- Martxoaren 25a – Manuel Riu Riu, kataluniar historialaria, Iberiar penintsulako Erdi Aroko historiaren ikertzaile nagusietako bat (h. 2011).
- Martxoaren 25a – Jean Schramme, belgikar mertzenarioa (h. 1988).
- Martxoaren 25a – Cecil Taylor, estatubatuar jazzeko piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2018).
- Martxoaren 27a – Anne Ramsey, estatubatuar aktorea (h. 1988).
- Martxoaren 29a – Lennart Meri, estoniar idazle, zinemagile eta politikaria (h. 2006).
- Martxoaren 31 - Elula Perrin, frantziar idazlea eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia (h. 2003).
Apirila
- Apirilaren 1a – Marcel Amont, chanson eta abesti herrikoiaren alorreko kantautore eta musikagile frantziarra (h. 2023).
- Apirilaren 1a – Milan Kundera, txekiar idazlea (h. 2023).
- Apirilaren 1a – Jane Powell, estatubatuar aktore, abeslari eta dantzaria (h. 2021).
- Apirilaren 3a – Poul Schlüter, Danimarkako lehen ministroa (h. 2021).
- Apirilaren 5a – Hugo Claus, belgikar idazlea (h. 2008).
- Apirilaren 5a – Ivar Giaever, norvegiar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria (h. 2025).
- Apirilaren 5a – Nigel Hawthorne, ingeles aktorea (h. 2001).
- Apirilaren 6a – Edison Denisov, sobietar musikagilea (h. 1996).
- Apirilaren 6a – Keijo Liinamaa, Finlandiako lehen ministroa (h. 1980).
- Apirilaren 6a – André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (h. 2019).
- Apirilaren 6a – Jristos Sartzetakis, Greziako presidentea (h. 2022).
- Apirilaren 7a – Gabriel Caruana, zeramikan berezitutako maltar artista ezagunetakoa (h. 2018).
- Apirilaren 7a – Bob Denard, frantziar mertzenarioa (h. 2007).
- Apirilaren 8a – Bartolomé Benassar, frantziar historialari eta hispanista (h. 2018).
- Apirilaren 8a – Jacques Brel, belgikar abeslari, kantautore eta aktorea (h. 1978).
- Apirilaren 9a – Fred Hollows, australiar oftalmologoa (h. 1993).
- Apirilaren 9a – Lúcio Lara, Angolako jarduneko presidentea (h. 2016).
- Apirilaren 10a – Yozo Aoki, japoniar futbolaria (h. 2014).
- Apirilaren 10a – Mike Hawthorn, britainiar auto gidaria (h. 1959).
- Apirilaren 10a – Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (h. 2020).
- Apirilaren 10a – Max von Sydow, suediar aktorea (h. 2020).
- Apirilaren 13a – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (h. 2012).
- Apirilaren 14a – Chadli Bendjedid, Aljeriako presidentea (h. 2012).
- Apirilaren 17a – Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (h. 1981).
- Apirilaren 19a - Felipe Eraña, bizkaitar futbolaria (h. 2009).
- Apirilaren 22a – Michael Atiyah, britainiar matematikaria (h. 2019).
- Apirilaren 22a – Guillermo Cabrera Infante, kubatar idazle eta zinemarako gidoi-egilea (h. 2005).
- Apirilaren 23a – Bibiñe Belaustegigoitia, bizkaitar tenislaria.
- Apirilaren 23a – George Steiner, frantziar-estatubatuar literatura kritikari, saiakeragile, filosofo, eleberri idazle eta irakaslea (h. 2020).
- Apirilaren 27a – Nina Romaxkova, disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (h. 2016).
- Apirilaren 28a – André Robert, kanadar zientzialaria (h. 1993).
- Apirilaren 28a – Rogelio Salmona, kolonbiar arkitektoa (h. 2007).
- Apirilaren 29a – Walter Kempowski, alemaniar idazlea (h. 2007).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Ralf Dahrendorf, britainiar-alemaniar filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa (h. 2009).
- Maiatzaren 1a – Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (h. 2022).
- Maiatzaren 1a – Azzeddine Laraki, Marokoko lehen ministroa 1986tik 1992ra (h. 2010).
- Maiatzaren 1a – Robert Varnajo, frantziar txirrindularia (h. 2024).
- Maiatzaren 2a – Édouard Balladur, Frantziako lehen ministroa.
- Maiatzaren 2a – Jigme Dorji Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (h. 1972).
- Maiatzaren 4a – Audrey Hepburn, belgikar-ingeles aktorea (h. 1993).
- Maiatzaren 4a – Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (h. 2003).
- Maiatzaren 4a – Ronald Golias, brasildar aktorea (h. 2005).
- Maiatzaren 5a – Kenneth Cook, australiar eleberrigile, kazetari, zinema zuzendari eta politikaria (h. 1987).
- Maiatzaren 6a – Paul Lauterbur, estatubatuar kimikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2007).
- Maiatzaren 7a – Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (h. 1999).
- Maiatzaren 8a – Miyoshi Umeki, japoniar-estatubatiar abeslari eta aktorea (h. 2007).
- Maiatzaren 10a – Antonine Maillet, kanadar eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 2025).
- Maiatzaren 12a – Ágnes Heller, hungariar filosofoa (h. 2019).
- Maiatzaren 12a – Sam Nujoma, Namibiako presidentea (h. 2025).
- Maiatzaren 13a – Juan Muñoz Martín, espainiar haur literaturaren alorrean idazlea (h. 2023).
- Maiatzaren 15a – Fra' Andrew Bertie, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2008).
- Maiatzaren 15a – Fernando Cebrián, euskal aktorea (h. 2009).
- Maiatzaren 15a – Otar Patsatsia, Georgiako lehen ministroa (h. 2021).
- Maiatzaren 16a – Betty Carter, estatubatuar jazz abeslaria (h. 1998).
- Maiatzaren 16a – Adrienne Rich, estatubatuar idazle feminista (h. 2012).
- Maiatzaren 17a – Jean-Denis Bredin, frantziar abokatu eta idazlea (h. 2021).
- Maiatzaren 18a – Miren Jone Azurza, gipuzkoar kazetaria, euskarazko kazetaritza modernoaren aitzindaria (h. 2022).
- Maiatzaren 18a – Jose Maria Mendiola, gipuzkoar idazle eta enpresaria (h. 2003).
- Maiatzaren 20a – Bobi Jones, galestar idazlea (h. 2017).
- Maiatzaren 25a – Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (h. 2007).
- Maiatzaren 26a – François Leterrier, frantziar zinema zuzendaria eta aktorea (h. 2020).
- Maiatzaren 26a – Catherine Sauvage, frantziar abeslaria (h. 1998).
- Maiatzaren 29a – Peter Higgs, britainiar fisikaria, 2013ko Fisikako Nobel Saria (h. 2024).
- Maiatzaren 30a - Nélida Roca, argentinar vedettea eta errebistako aktorea (h. 1999).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Jahanara Arzu, bangladeshtar poeta elebiduna, bengaleraz eta ingelesez idazten duena.
- Ekainaren 1a – Nargis Dutt, indiar zinema aktore eta abeslaria (h. 1981).
- Ekainaren 2a – Roser Berdagué, kataluniar itzultzailea (h. 2025).
- Ekainaren 3a – Werner Arber, suitzar mikrobiologoa, 1978ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 4a – Karolos Papoulias, Greziako presidentea (h. 2021).
- Ekainaren 6a – Albert Kalonji, kongotar politikaria, Hego Kasaiko enperadorea (h. 2015).
- Ekainaren 6a – Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea (h. 2014).
- Ekainaren 6a – Julian Ugarte, euskal aktorea (h. 1987).
- Ekainaren 7a – Antonio Carbajal, mexikar futbol atezaina (h. 2023).
- Ekainaren 7a – John Turner, Kanadako lehen ministroa (h. 2020).
- Ekainaren 10a – James McDivitt, estatubatuar astronauta (h. 2022).
- Ekainaren 10a – Edward Osborne Wilson, biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa (h. 2021).
- Ekainaren 12a – Anne Frank, alemaniar judua, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela (h. 1945).
- Ekainaren 13a – Alan Civil, britainiar tronpa jolea (h. 1989).
- Ekainaren 16a – Sabah Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2020).
- Ekainaren 17a – Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (h. 1984).
- Ekainaren 18a – Jürgen Habermas, alemaniar soziologo eta filosofoa, teoria kritikoaren eta pragmatismoaren bultzatzailea.
- Ekainaren 20a - Bonnie Bartlett, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 23a – June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (h. 2003).
- Ekainaren 23a – Henri Pousseur, belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa (h. 2009).
- Ekainaren 24a – Jean-Baptiste Hachème, Dahomeyko presidentea (h. 1998).
- Ekainaren 24a – Carolyn Shoemaker, estatubatuar astronomoa, gizabanako batek aurkitutako kometa gehienen errekorra edukitakoa (h. 2021).
- Ekainaren 25a – Jean-Joseph Sanfourche, frantziar margolari, poeta, diseinatzaile eta eskultorea (h. 2010).
- Ekainaren 28a – Antonio Ferraz, bizkaitar txirrindularia (h. 2024).
- Ekainaren 29a – Oriana Fallaci, italiar kazetaria eta idazlea (h. 2006).
- Ekainaren 29a – Alexandre Lagoya, egiptoar-frantziar gitarrista, nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat (h. 1999).
- Ekainaren 30a – Juan Ignacio Uria, gipuzkoar politikaria, Azkoitiako alkatea (h. 2015).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Gerald Edelman, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2014).
- Uztailaren 2a – Imelda Marcos, filipinar politikaria eta Ferdinand Marcos diktadorearen alarguna.
- Uztailaren 3a – José Torrecilla Iturmendi, nafar kazetari, kronikagile eta idazlea (h. 2024).
- Uztailaren 6a – Hélène Carrère d'Encausse, frantziar historialaria eta politologoa (h. 2023).
- Uztailaren 7a – Felix Murga, arabar apaiz, arkeologo eta etnografoa (h. 2001).
- Uztailaren 8a – Shirley Ann Grau, estatubatuar idazlea (h. 2020).
- Uztailaren 9a – Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (h. 1999).
- Uztailaren 12a – Monte Hellman, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, idazle eta muntatzailea (h. 2021).
- Uztailaren 12a – Awang Usman, malaysiar idazle eta poeta (h. 2001).
- Uztailaren 13a – Pedro Iturralde, nafar jazz-musikaria (h. 2020).
- Uztailaren 15a – Ignacio Azkarate, bizkaitar futbolaria ohia.
- Uztailaren 16a – Carmelo Bernaola, euskal konpositorea (h. 2002).
- Uztailaren 17a – Kenneth Grange, britainiar diseinatzaile industriala (h. 2024).
- Uztailaren 18a – Dick Button, estatubatuar izotz gaineko patinatzailea (h. 2025).
- Uztailaren 18a – Antonio Álvarez Solís, espainiar kazetaria, Euskal Herrian lan egindakoa (h. 2020).
- Uztailaren 19a – José Espartza, Espartza, nafar pilotaria (h. 2018).
- Uztailaren 19a – John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (h. 2000).
- Uztailaren 19a – Emmanuel Le Roy Ladurie, frantziar historialari modernista (h. 2023).
- Uztailaren 19a – Luigi Pistilli, italiar aktorea (h. 1996).
- Uztailaren 19a – Orville Turnquest, Bahametako gobernadore orokorra.
- Uztailaren 21a – José Glaria, Glaria I , nafar futbolaria (h. 2006).
- Uztailaren 22a – Amu Djoleto, ghanatar idazlea.
- Uztailaren 27a – Jean Baudrillard, frantziar soziologo, filosofo, argazkilari eta pentsalari politikoa (h. 2007).
- Uztailaren 27a – Jack Higgins, ingeles eleberrigilea (h. 2022).
- Uztailaren 28a – Jacqueline Bouvier Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1994).
- Uztailaren 29a – Alfred Teinitzer, austriar futbolaria (h. 2021).
- Uztailaren 31 – Don Murray, estatubatuar aktorea (h. 2024).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Hafizullah Amin, Afganistango estatuburu eta lehen ministroa (h. 1979).
- Abuztuaren 1a – Betty Ruth, venezuelar aktorea (h. 2025).
- Abuztuaren 1a – Iñigo Cavero, gipuzkoar politikari, abokatu eta noblea (h. 2002).
- Abuztuaren 2a – José Afonso, portugaldar abeslari, letragile eta idazlea (h. 1987).
- Abuztuaren 2a – Kateb Yacine, aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1989).
- Abuztuaren 3a – Ewy Rosqvist-von Korff, Suediako rally piloturik arrakastatsuenetakoa (h. 2024).
- Abuztuaren 6a – Trinido Vaqueriza, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Abuztuaren 8a – José Luis Borau, espainiar zinema zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoigilea (h. 2012).
- Abuztuaren 8a – Luis García Meza Tejada, Boliviako diktadorea (h. 2018).
- Abuztuaren 12a – Charles Moore, estatubatuar atleta (h. 2020).
- Abuztuaren 15a – Georgios Roubanis, greziar atleta (h. 2025).
- Abuztuaren 16a – Bill Evans, estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1980).
- Abuztuaren 16a – Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (h. 2003).
- Abuztuaren 17a – Johañe Pitrau, nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista zuberoarra (h. 1975).
- Abuztuaren 17a – Francis Gary Powers, estatubatuar hegazkinlari eta espioia, U-2ren istripuaren protagonista (h. 1977).
- Abuztuaren 23a – Zoltán Czibor, hungariar futbolaria (h. 1997).
- Abuztuaren 23a – Vera Miles, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 23a – Peter Thomson, australiar golfaria (h. 2018).
- Abuztuaren 24a – Yasser Arafat, Palestinako buruzagia eta Bakearen Nobel Sariduna (h. 2004).
- Abuztuaren 27a – Ira Levin, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta abesti egilea (h. 2007).
- Abuztuaren 31 – Fernando Redón, iruindar arkitektoa (h. 2016).
- Abuztuaren 31 – Julio Ramón Ribeyro, perutar idazlea, XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat (h. 1994).
- Abuztuaren 31 – Osamu Yamaji, japoniar futbolaria (h. 2021).
Iraila
- Irailaren 2a – Jose Luis Orbegozo, euskal enpresaburua eta Errealako presidentea (h. 2010).
- Irailaren 3a – Carlo Clerici, italiar jatorriko suitzar txirrindularia (h. 2007).
- Irailaren 4a – Elizabeth Roemer, kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa (h. 2016).
- Irailaren 5a – Bob Newhart estatubatuar komediante eta aktorea (h. 2024).
- Irailaren 5a – Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (h. 2004).
- Irailaren 7a – Yves Lacoste, frantziar geografoa.
- Irailaren 7a – T. P. McKenna, irlandar aktorea (h. 2011).
- Irailaren 8a – Kontxi Belandia Lekue, bizkaitar euskaltzalea (h. 2020).
- Irailaren 9a – Claude Nougaro, frantziar abeslari eta letragilea, jazz arloan espezializatuta (h. 2004).
- Irailaren 10a – Arnold Palmer, estatubatuar golfaria (h. 2016).
- Irailaren 13a – Nikolái Giaúrov, bulgariar opera-abeslaria, baxua (h. 2004).
- Irailaren 14a – Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2005).
- Irailaren 15a – Halina Birenbaum, Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista.
- Irailaren 15a - Renée Gailhoustet, frantziar arkitekto eta hirigilea (h. 2023).
- Irailaren 15a – Murray Gell-Mann, estatubatuar fisikaria, 1969ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- Irailaren 15a – John Julius Norwich, britaniar historialaria eta idazlea (h. 2018).
- Irailaren 16a – Jamshid ben Abdullah, Zanzibargo azken sultana (h. 2024).
- Irailaren 17a – Stirling Moss, britainiar auto-pilotua (h. 2020).
- Irailaren 20a – Anne Meara, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (h. 2015).
- Irailaren 20a – Vittorio Taviani, italiar zinema zuzendaria (h. 2018).
- Irailaren 21a – Héctor Alterio, argentinar aktorea.
- Irailaren 21a – Charlotte Froese Fischer, kanadar-estatubatuar matematikari eta informatikaria (h. 2024).
- Irailaren 21a – Sándor Kocsis, hungariar futbolaria (h. 1979).
- Irailaren 21a – Dick Tooth, australiar errugbilaria (h. 2020).
- Irailaren 22a – Paul-Marie Lapointe, kanadar olerkari eta kazetaria (h. 2011).
- Irailaren 22a – Carlo Ubbiali, italiar motoziklismoko pilotua (h. 2020).
- Irailaren 23a – Johan Claassen, hegoafrikar errugbilaria (h. 2019).
- Irailaren 24a – Peporro, gipuzkoar futbolaria (h. 2004).
- Irailaren 25a – Barbara Walters, estatubatuar kazetari eta autore, telebistako kazetaritza femeninoaren aitzindaria (h. 2022).
- Irailaren 27a – Cosme Barrutia, euskal txirrindularia (h. 2005).
- Irailaren 27a – Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (h. 2012).
- Irailaren 28a – Lata Mangeshkar, indiar abeslaria (h. 2022).
- Irailaren 28a – Nikolai Ryzhkov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (h. 2024).
- Irailaren 29a – Miguel Bidaurreta, nafar txirrindulari ohia.
- Irailaren 29a – Bernard Dort, frantziar antzerki-kritikaria (h. 1994).
- Irailaren 30a – Kjell Askildsen, norvegiar idazlea (h. 2021).
- Irailaren 30a – Mir Hazar Khan Khoso, Pakistango lehen ministroa (h. 2021).
- Irailaren 30a – Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (h. 2003).
Urria
- Urriaren 5a – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (h. 2017).
- Urriaren 6a – Manuel María, galizierazko olerkaria, Galizian izan den olerkari handienetako bat (h. 2004).
- Urriaren 8a – Betty Boothroyd, britainiar politikaria, komunen Ganberako lehendakaritzako lehen emakumezkoa (h. 2023).
- Urriaren 9a – Juan Trabudua Aretxabaleta, bizkaitar idi-probalaria.
- Urriaren 9a – Patricio Infante Alfonso, txiletar apezpiku katolikoa (h. 2025).
- Urriaren 13a – Izetta Roberts Cooper, liberiar liburuzain eta idazlea.
- Urriaren 13a – Richard Howard, estatubatuar poeta eta itzultzailea (h. 2022).
- Urriaren 13a – Paquita Rico, espainiar aktorea, abeslaria eta dantzaria (h. 2017).
- Urriaren 15a – Hubert Dreyfus, estatubatuar filosofoa (h. 2017).
- Urriaren 15a – Milorad Pavic, serbiar idazlea (h. 2009).
- Urriaren 15a – John Solomon, australiar errugbilaria (h. 2020).
- Urriaren 18a – Violeta Chamorro, Nikaraguako presidentea, Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa (h. 2025).
- Urriaren 21a – Ursula Kroeber Le Guin, estatubatuar idazlea (h. 2018).
- Urriaren 21a – George Stinney, 14 urterekin, XX. mendean Estatu Batuetan exekutatu zuten pertsonarik gazteena (h. 1944).
- Urriaren 22a – Lev Jaxin, sobietar futbolaria, historiako atezainik hoberenetarikoa (h. 1990).
- Urriaren 24a – George Crumb, estatubatuar musika klasiko moderno eta abangoardiako musikagilea (h. 2022).
- Urriaren 27a – Mikela Gastesi, nafar irakasle eta euskaltzalea, Iruñean lehedabiziko ikastolaren sorkuntzan eta zuzendaritzan parte hartu zuena (h. 1997).
- Urriaren 28a – Joan Plowright, ingeles aktorea (h. 2025).
- Urriaren 29a – Jevgeni Primakov, Errusiako lehen ministroa (h. 2015).
- Urriaren 31 – Bud Spencer, italiar aktorea (h. 2016).
- Urriaren 31 – Fumio Watanabe, japoniar aktorea (h. 2004).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Ernst Lossa, 14 urte zituenean naziek erail zuten gazte yenichea (h. 1944).
- Azaroaren 2a – Muhammad Rafiq Tarar, Pakistango presidentea (h. 2022).
- Azaroaren 2a – Richard Edward Taylor, kanadar fisikaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 1990eko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- Azaroaren 4a – Anastasio Albaniakoa, Albaniako Eliza Ortodoxoko patriarka (h. 2025).
- Azaroaren 4a – Emilio Aragón Bermúdez, Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea (h. 2012).
- Azaroaren 4a – Shakuntala Devi, Emakume konputagailua, indiar idazlea giza kalkulagailua (h. 2013).
- Azaroaren 5a – Lennart Johansson, suediar kirol zuzendaria (h. 2019).
- Azaroaren 7a – Eric Kandel, austriar-estatubatuar psikiatriako sendagile espezialista, neurozientifiko eta irakaslea, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Azaroaren 7a – Urien Wiliam, galestar idazle eta antzerkigilea (h. 2006).
- Azaroaren 9a – Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (h. 2000).
- Azaroaren 9a – Imre Kertész, hungariar idazlea, 2002ko Literaturako Nobel Saria (h. 2016).
- Azaroaren 9a – Aleksandra Pakhmutova, errusiar konposatzailea.
- Azaroaren 11 – Hans Magnus Enzensberger, alemaniar kazetari, poeta eta saiakera idazlea (h. 2022).
- Azaroaren 12a – Michael Ende, alemaniar idazlea (h. 1995).
- Azaroaren 12a – Grace Kelly, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria, Monakoko printzesa (h. 1982).
- Azaroaren 13a – Ramon Etxarren Izturitz, gasteiztar apezpiku aurrerakoia (h. 2014).
- Azaroaren 13a – Jaime Gil de Biedma, gaztelaniazko kataluniar olerkaria (h. 1990).
- Azaroaren 14a – Alfonso Irigoien, bilbotar euskalaria, euskal idazlea, olerkaria, margolaria eta eskultorea (h. 1996).
- Azaroaren 15a – Ed Asner, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Azaroaren 21a – Niall Tóibín, irlandar aktorea (h. 2019).
- Azaroaren 22a – Xohana Torres, galiziar poeta, dramaturgo eta idazlea (h. 2017).
- Azaroaren 23a – Branko Elsner, esloveniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
Abendua
- Abenduaren 1a – Alfred Moisiu, Albaniako presidentea.
- Abenduaren 6a – Nikolaus Harnoncourt, austriar orkestra-zuzendaria (h. 2016).
- Abenduaren 6a – King Moody, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- Abenduaren 6a – Alain Tanner, suitzar zinemagilea (h. 2022).
- Abenduaren 9a – John Cassavetes, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea, zinema independientearen aitzindaria (h. 1989).
- Abenduaren 9a – Bob Hawke, Australiako lehen ministroa (h. 2019).
- Abenduaren 11 – Sir Kenneth MacMillan, ingeles balleteko-dantzaria eta koreografoa (h. 1992).
- Abenduaren 12a – John James Osborne, ingeles antzerkigile eta aktorea (h. 1994).
- Abenduaren 13a – Kyi Aye, birmaniar-estatubatuar idazle, itzultzaile eta medikua (h. 2016).
- Abenduaren 13a – Christopher Plummer, kanadar antzerki, telebista eta zinemako aktorea (h. 2021).
- Abenduaren 14a – Bill Felstiner, zuzenbidearen soziologian aditua, mendigoizalea, kooperantea eta iheslarien laguntzailea.
- Abenduaren 14a – Fernando Sebastián Aguilar, espainiako artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua (h. 2019).
- Urtarrilaren 18a – Józef Glemp, poloniar kardinala (h. 2013).
- Abenduaren 18a – Iker Larrauri, mexikar museologoa, antropologoa, arkitektoa eta artista plastikoa (h. 2021).
- Abenduaren 19a – Paul Nizon, suitzar idazlea.
- Abenduaren 20a – Selim al-Hoss, Libanoko lehen ministroa (h. 2024).
- Abenduaren 20a – Milan Panić, Serbia eta Montenegroko lehen ministroa.
- Abenduaren 22a – Hugo Loetscher, suitzar idazlea (h. 2009).
- Abenduaren 23a – Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (h. 1988).
- Abenduaren 27a – Lucio Muñoz, espainiar margolaria (h. 1998).
- Abenduaren 29a – Ali Hassan Kuban, egiptoar kantari, klarinete-jotzaile eta musikagilea (h. 2001).
- Abenduaren 30a – José Ignacio Ruiz Olabuénaga, bizkaitar soziologo, irakasle eta ikerlaria (h. 2014).
- Abenduaren 31 – Francesco Alberoni, italiar soziologoa, kazetaria eta soziologia katedraduna (h. 2023).
- Abenduaren 31 – Doug Anthony, australiar politikaria (h. 2020).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Basilio Sarobe Aldabe, nafar apaiza, euskaltzalea eta itzultzailea (h. 2019).
- Elena Arregui Cruz-López, gipuzkoar arkitektoa (h. 2018).
- Elisa Kaltzada, bizkaitar ekintzailea eta euskaltzalea (h. 2022).
- Felix Elejalde, nafar irakaslea, idazlea eta dibulgatzailea (h. 2014).
- Iñaki Larramendi, gipuzkoar aktibista, Ekin taldearen eta ETAren sortzaileetako bat (h. 2022).
- Isaac Santesteban, nafar espeleologoa, Euskal Herriko espeleologiaren aintzindaria (h. 2022).
- Isabel Bakedano, nafar margolaria (h. 2018).
- Jesús María Beti Duñabeitia, bilbotar politikaria, historian Bilboko alkatea eta Athletic Clubeko presidentea izandako bakarra (h. 2013).
- Josefina Lamberto, memoria historikoaren aldeko ekintzaile nafarra (h. 2022).
- Joxe Landa, gipuzkoar baserritarra, eguraldi iragarle gisa egindako lanagatik ezaguna.
- Juan Bautista Perurena, nafar artzain, ikazkin eta bertsolaria (h. 2017).
- Koro Arizmendi, Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa, beste herrialdetako erbesteratuei laguntzeagatik eta zapatistekin kolaboratzeagatik ezaguna (h. 2017).
- Martin Ezkurra, nafar botileroa (h. 2018).
- Mary Begoña, bizkaitar aktorea.
- Pedro Manuel Grazenea, Elgorriaga, nafar erremontelaria (h. 2017).
- Rafael Huerta, bizkaitar eskultore eta arte irakaslea.
- Ramón Alberdi, gipuzkoar historialari eta apaiza (h. 2009).
- Ramon Zulaika, gaztelaniazko donostiar idazlea (h. 2009).
- Sabina de la Cruz, bizkaitar irakaslea, idazlea eta Blas de Oteroren alarguna (h. 2020).
- Solita Apaolaza, gipuzkoar sendalari edo petrikiloa (h. 2021).
- Tachia Quintanar, euskal herritar olerkaria.
- Bazilio Olara-Okello, Ugandako presidentea (h. 1990).
- Emilia Gomez, Emi la Raquetista, valentziar erraketista, aitzindaria emakumezkoen pilota jokoan.
- Enrique Vallespí Pérez, espainiar historialaria, prehistoriadorea eta arkeologoa (h. 2021).
- Fawzia Assaad, egiptoar filosofoa eta frantsesezko eta arabierazko eleberrigilea.
Remove ads
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – Clotilde García del Castillo, Joaquín Sorollaren emaztea eta musa eta Sorolla Museoaren sortzailea (j. 1865).
- Urtarrilaren 6 – Elizabeth Bisland, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1861).
- Urtarrilaren 8a – Fermin Imaz, donostiar bertsolaria eta bertso-jartzailea (j. 1879).
- Urtarrilaren 13a – Wyatt Earp, estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala (j. 1848).
- Urtarrilaren 14a – Fernand Isidore Widal, frantziar fisikaria eta bakteriologoa (j. 1862).
- Urtarrilaren 19a – Liang Qichao, txinatar politikaria (j. 1873).
- Urtarrilaren 29a – Dominika Eristavi, georgiar idazle eta itzultzailea (j. 1864).
- Urtarrilaren 30a – Fiacro Iraizotz, nafar poeta, antzerkigile eta libretista (j. 1860).
- Urtarrilaren 31 – Evaristo Bustintza, Kirikiño, bizkaitar idazlea (j. 1866).
Otsaila
- Otsailaren 6a – Maria Kristina Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1858).
- Otsailaren 7a – Petra Lekuona, Oiartzun herriko ongilea (j. 1848).
- Otsailaren 11 – Joan II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1840).
- Otsailaren 19a – Joseph Boussinesq, frantziar matematikari eta fisikaria, fluidoen mekanikan aditua (j. 1842).
- Otsailaren 20a – Edward L. Atkinson, britainiar itsas zirujaua eta Antartikako esploratzailea (j. 1881).
- Otsailaren 27a – Libbie Riley Baer, estatubatuar poeta (j. 1849).
Martxoa
- Martxoaren 11 – Eusebio López, nafar inprimatzailea (j. 1846).
- Martxoaren 20a – Ferdinand Foch, Frantziako Mariskal Nagusia (j. 1851).
- Martxoaren 21a – Otto Liebe, Danimarkako lehen ministroa (j. 1860).
- Martxoaren 25a – Otokar Březina, txekiar olerkari sinbolista eta saiakeragilea (j. 1868).
Apirila
- Apirilaren 4a – Karl Benz, alemaniar ingeniaria, autoaren asmatzaileetako bat (j. 1844).
- Apirilaren 18a – Evaristo Bozas, gipuzkoar kazetari eta gaztelerazko idazlea (j. 1886).
- Apirilaren 20a – Charles Allan Gilbert, estatubatuar artista eta ilustratzailea (j. 1873).
- Apirilaren 24a – José María Pascual del Pobil, espainiar aristokrata eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1847).
- Apirilaren 24a – Caroline Rémy de Guebhard, frantziar anarkista, kazetaria eta feminista (j. 1855).
- Apirilaren 25a - George Cockram, eskoziar futbolaria, Athleticen aritutakoa (j. 1870).
- Apirilaren 27a – Austin Stack, irlandar errepublikarra (j. 1879).
- Apirilaren 29a – Pepe Artola, gipuzkoar idazlea (j. 1864).
Maiatza
- Maiatzaren 7a – Charles Horton Cooley, estatubatuar soziologoa (j. 1864).
- Maiatzaren 8a – Jean Irazabal, baxenafar militarra (j. 1851).
- Maiatzaren 13a – Arthur Scherbius, alemaniar ingeniari elektrikoa, Enigma makinaren asmatzailea (j. 1878).
- Maiatzaren 18a – Gerard Portielje, genero paisaietako belgikar margolaria (j. 1856).
- Maiatzaren 21a – Archibald Primrose (Roseberyko V. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1847).
- Maiatzaren 25a – Ernest Monis, Frantziako lehen ministroa (j. 1846).
Ekaina
- Ekainaren 6a – Richard Réti, txekiar xakelaria (j. 1889).
- Ekainaren 7a – Henri Gervex, frantziar margolaria (j. 1852).
Uztaila
- Uztailaren 3a – Pascal Dagnan-Bouveret, frantziar margolaria (j. 1852).
- Uztailaren 12a – Robert Henri, estatubatuar margolaria (j. 1865)
- Uztailaren 15a – Hugo von Hofmannsthal, austriar olerkari eta antzerki-idazlea (j. 1874).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Emile Berliner, alemaniar asmatzailea (j. 1851).
- Abuztuaren 3a – Bitor Garitaonandia, euskal idazlea eta jesuita (j. 1876).
- Abuztuaren 3a – Thorstein Veblen, estatubatuar ekonomialaria eta soziologoa (j. 1857).
- Abuztuaren 5a – Millicent Garrett Fawcett, ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria, emakumeen aldeko eskubideak bultatzailea (j. 1847).
- Abuztuaren 10a – Aletta Jacobs, herbeeretako mediku, bakezale, sufragista, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta asmatzailea (j. 1854).
- Abuztuaren 16a – Frank van der Stucken, belgiar-estatubatuar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1858).
- Abuztuaren 19a – Sergei Pavlovitx Diagilev, errusiar artista (j. 1872).
- Abuztuaren 24a – Karel van de Woestijne, flandriar idazlea (j. 1878).
Iraila
- Irailaren 9a – Francisco Garate, gipuzkoar elizgizon jesuita (j. 1857).
- Irailaren 12a – Rainis, letonierazko olerkaria (j. 1865).
- Irailaren 23a – Richard Zsigmondy, austriar kimikaria eta 1925eko Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- Irailaren 29a – Tanaka Giichi, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1864).
Urria
- Urriaren 1a – Antoine Bourdelle, frantziar eskultorea (j. 1861).
- Urriaren 3a – Gustav Stresemann, Alemaniako kantzilerra eta 1926ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
- Urriaren 8a – Jacek Malczewski, poloniar margolaria (j. 1854).
- Urriaren 13a – Domingo Elizondo, nafar ongile eta enpresaburua (j. 1848).
- Urriaren 15a – Léon Delacroix, Belgikako lehen ministroa (j. 1867).
- Urriaren 15a – Alfred Mills, ingeles futbolaria (j. 1874).
- Urriaren 22 – Secundino Esnaola, gipuzkoar abesbatza zuzendaria eta musikagilea (j. 1878).
- Urriaren 26a – Arno Holz, alemaniar idazlea (j. 1863).
- Urriaren 28a – Bernhard von Bülow, Alemaniako kantzilerra (j. 1849).
- Urriaren 31 – António José de Almeida, Portugalgo presidente eta lehen ministroa (j. 1866).
- Urriaren 31 – José Relvas, Portugalgo lehen ministroa (j. 1858).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Olav Aukrust, norvegiar olerkaria (j. 1883).
- Azaroaren 6a – Max Badengoa, Alemaniako kantzilerra (j. 1867).
- Azaroaren 8a – Ramon Carmona Urrutia, nafar eskultore marmolista (j. 1871).
- Azaroaren 14a – Karl Scheurer, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1872).
- Azaroaren 17a – Herman Hollerith, estatubatuar asmatzailea (j. 1860).
- Azaroaren 23a – Robustiano Ortuzar, euskal idazlea (j. 1883).
- Azaroaren 24a – Georges Clemenceau, Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa (j. 1841).
Abendua
- Abenduaren 2a – Karl Bulla, alemaniar-errusiar argazkilaria (j. 1855 edo 1853).
- Abenduaren 3a – Zitella Cocke, estatubatuar poeta, saiakeragile, musikari eta irakaslea (j. 1840).
- Abenduaren 5a – Oscar Björck, suediar margolaria eta Suediako Arteen Errege Akademiako irakaslea (j. 1860).
- Abenduaren 15a – Marie Hankel, Esperanto literaturako alemaniar idazlea (j. 1844).
- Abenduaren 17a – Manuel Gomes da Costa, Portugalgo presidentea (j. 1863).
- Abenduaren 20a – Émile Loubet, Frantziako presidentea (j. 1838).
- Abenduaren 27a – Lorenzo Fernandez de Viana, arabar eskultorea (j. 1866).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Urria – Federiko Garralda, nafar albaitari eta euskal idazlea (j. 1881).
- Celestino Peralta, Celestino María de Caparroso, nafar apaiz eta hizkuntzalaria (j. 1879).
- Eulogio Serdán, historialaria, kazetaria eta Gasteizko alkatea (j. 1853).
- Jeronima Uriarte Elizalde, nafar filantropoa (j. 1855).
- Pierre Harizpe, lapurtar idazlea eta apaiza (j. 1854).
- Franciszek Rychnowski, poloniar kimikaria (j. 1850).
Remove ads
Nobel saridunak:
- Fisika: Louis-Victor Pierre Raymond de Broglie printzea
- Kimika: Arthur Harden eta Hans Karl August Simon von Euler-Chelpin
- Literatura: Thomas Mann
- Medikuntza: Christiaan Eijkman eta Sir Frederick Gowland Hopkins
- Bakea: Frank B. Kellogg
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads