ACS

From Wikipedia, the free encyclopedia

ACS
Remove ads

ACS eraikuntza enpresa espainiarra da. 1997ean Gines Navarro eta OCP Construcciones enpresen bateratzearen ondorioz sortua. Urteak aurrera joan ahala, eraikuntzan ez ezik, beste sektore batzuetan egin ditu inbertsioak. Gaur egun, Continental Auto garraio enpresan, Abertis azpiegitura enpresan, Union Fenosa elektrikoan eta azkenik Iberdrolan egin ditu inbertsioak.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

ACSeko zuzendaria Florentino Perez da Real Madrid futbol taldeko presidente izandakoa. Horrez gain, Florentino Perez enpresako akziodun nagusia da, akzioen %8a baino gehiagoren jabe delarik.

Remove ads

Negozio berriak

Trenbidearen merkatuaren liberalizazioa dela eta, ACSk inbertsio handiak egin ditu, merkantzien garraio enpresa berri bat sortzeko. Enpresa 2005eko amaieran aurkeztu zen eta Continental Rail du izena. Continental Rail, Renferekin lehian arituko da merkantzien garraioan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads