Abdirizak Haji Hussein

Somaliako lehen ministroa From Wikipedia, the free encyclopedia

Abdirizak Haji Hussein
Remove ads

Abdirizak Haji Hussein (somalieraz: Cabdirisaaq Xaaji Xuseen; Galkayo, Italiar Somalia, 1924ko abenduaren 24a - Minneapolis, 2014ko urtarrilaren 31) somaliar politikari eta diplomazialaria izan zen. Somaliako lehen ministroa izan zen 1964tik 1967ra.

Datu azkarrak Somaliako Lehen Ministroa, Minister of Interior, Federal Affairs and reconciliation (en) ...

1942tik 1949ra ofizial izan zen Britainiar Administrazio Militarrean, eta itzultzaile gisa jardun zuen bertan. 1950ean sei hilabete eman zituen kartzelan Somaliaren independentzia aldarrikatzeagatik.

Somaliako Gazteriaren Ligako kide izan zen, 1959an parlamentuko kide hautatu zuten eta Barne ministro izan zen 1960tik 1962ra, eta Herri Lan eta Komunikazio ministro 1962tik 1964ra.

Aden Abdullah Osman Daar presidenteak 1964ko ekainaren 14an izendatu zuen lehen ministro, eta 1967ko hauteskunde presidentzialaren ondoren ordezkatu zuten. 1969ko estatu-kolpearen ondoren, atxilotu egin zuten, eta 1973ra arte egon zen kartzelan. 1974tik 1978ra Somaliako enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan. Ondoren, gerra zibilean hainbat aldiz aritu zen bitartekari.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads