Adamstown
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Adamstown Erresuma Batuko Itsasoz bestaldeko lurraldea den Pitcairn uharteetako hiriburua da, eta izatez, irlako asentamendu edo bizileku bakarra ere bai. Izena John Adams matxinoaren omenez da.
Pitcairn uhartearen iparraldean dago; uhartean bizi diren 50 lagun ingurutik, 46 Adamstown-en bizi dira. Esan daiteke munduko hiribururik txikiena dela.
Zerbitzu hauek daude:
- Eskola bat museo txiki batekin
- Klinika bat
- Udaletxe bat
- Erlijio adbentistaren eliza bat
- Postetxea
- Polizia-etxe bat
Remove ads
Kanpo estekak
- Pitcairn Uharteetako Gobernua (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

