Adare

From Wikipedia, the free encyclopedia

Adaremap
Remove ads

Adare (irlanderaz Áth Dara) Irlandako Limerickeko konderrian dagoen udalerri bat da. Maigue ibaiaren pasabide naturala da. Irlandako Ondare Herria izendatua dago. 2006ko erroldaren arabera 2.454 biztanle zituen.

Datu azkarrak AdareÁth Dara Áth Dara, Administrazioa ...
Remove ads

Etimologia

Irlanderazko Áth Dara izenak "haritzaren pasabidea" esan nahi du.

Historia

Maigue ibaia gurutzatzeko kokaleku egokia izanik Erdi Aroan merkatal-herri bihurtu zen eta hiru monasterio izatera iritsi zen; Trinitarioena (1230), agustindarrena (1316) eta frantziskotarrena (1464). XIX mendean lehenengo biak berriztu egin ziren.

Desmondarren XII mendeko gotorleku bat ere izan zuen, gaur egun aztarnak baino gelditzen ez badira ere.

Ondasun nabarmenak

Aipaturiko monasterio eta gazteluaz gain, Adare Manor gaztelua dago. 1830an eraiki zuten eta Dunraven familiaren etxea izan zen. Gaur egun 5 izarretako hotela da.

Iruditegia

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads