Adelaide

Australiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Adelaidemap
Remove ads

Adelaide[1] (Kaurneraz: Tarndanya) Australia hegoaldeko hiria da, Hego Australia estatuko hiriburua eta hiririk populatuena[2]. 2017an, herrialdeko hiririk jendeztatuenetan bosgarrena zen eta Ozeania osoko seigarrena, 1.418.455 biztanlerekin.[3]. Maiz, "Adelaide" erabiltzen denean Adelaide Handia esan nahi da, eremu zabalagoa dena. Adelaideko eskualdean bizi zen jatorrizko herria kaurna da.

Datu azkarrak Adelaide, Administrazioa ...

Adelaide Adelaideko lautadan dago, Fleurieu penintsularen iparraldean, St Vincent golkoaren eta Lofty Mendilerroaren artean. Metropolia 20 km sartzen da kostaldetik barnealdera, eta 96 kilometroko hedadura du iparraldean dagoen Gawlerretik hegoaldeko Sellichs Beacheraino.

Adelaida Saxonia-Meiningenekoaren omenez izendatu zuten, Gilen IV.a Erresuma Batukoaren emaztea. 1836an sortu zen hiria, Australiako britainiar probintzian libreki kolonizatutako eremu bakarraren hiriburu planifikatu gisa[4]. William Light koronelak diseinatu zuen hirigunea eta bere kokapena. Lighten diseinua gaur egun ondare izendatuta dago, boulevard zabalekin eta plaza handiekin, eta parkez inguratuta.

Remove ads

Geografia

Australia hegoaldeko Murray ibaiaren bokalean dago, Indiako ozeanoaren ertzean.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Continentaltown, Kent Town, 1981-2010), Hila ...
Remove ads

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads