Akadera

Akad inperioko hizkuntza semitiko desagertua From Wikipedia, the free encyclopedia

Akadera
Remove ads

Akadera[1] (akaderaz: ๐’€๐’…—๐’บ๐’Œ‘; logograma ๐’Œต๐’† ) ekialdeko hizkuntza semitikoa da, haraitzina Mesopotamian, bertzeak bertze, asiriarrek eta babiloniarrek erabilia. Sorburua Akad hirian zuen.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Mesopotamiara semiten uhinekin heldu zen K.a. 2800 urteetan. Gero, Akadtar Inperioan hizkuntza ofiziala bihurtu zen, sumerieraren ordez. Idazkera kuneiformea erabiltzen zuen. Maritik (gaurko Siriako ekialdean) Susara (Irango hegoaldean) zabaldu zen. K.a. 2000 urteetan antzinako akaderatik bi hizkera sortu ziren: babiloniera eta asiriera.

Hammurabiren Kodea babilonieraz idatzita dago. Bere garaian, babiloniera Ekialde Hurbilean lingua franca zen (adibidez, Egiptoko faraoien eta hititen erregeen artean); baina Persiar Inperioarekin pixkanaka, herriko hizkuntza gisa desagertu zen, eta III. mendetik aurrera ez dago idatzirik.

Remove ads

Erreferentzia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads